Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Tarifa berriak Nafarroako Gobernuak eta Audenasak gaur izenpetu duten hitzarmenaren ondorio dira.
Gaur goizean, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilari Laura Alba Cuadradok eta Audenasako lehendakari Javier Taberna Jiménezek "Nafarroako Gobernuaren eta Autopistas de Navarra Sozietate Anonimoaren arteko hitzarmena, AP-15 txartela edo OBE Vía-T gailua duten ibilgailu arinei (I. klasekoak) ohiko erabileragatiko deskontu berriak aplikatzekoa" izenpetu dute.
Hitzarmena Nafarroako 2008ko aurrekontu orokorrak onesteko prozesuaren emaitza da, ekitaldi honetarako 3.000.000 € gehitu baita "AUDENASA. Merkataritza politika" izeneko kontu-saila; dirutza hori AUDENASAri emanen zaio, ibilgailu arinean ibiltzen diren ohiko erabiltzaileei mesedegarri izanen zaien merkataritza politika berria, bidesarietako deskontu berrien bidezkoa, ezartzearen ordainetan.
Nafarroako Gobernuaren ordezkariek eskatuta, AUDENASArekin negoziazio prozesua burututa, bi aldeen adostasuna lortu zen, gaur izenpetu den hitzarmenean islaturik ageri denez. Hitzarmenean zehaztuta dago nolakoa izanen den autobidearen ohiko erabiltzaileendako deskontu berrien aplikazioa AP-15 txartelaren kasuan, bai eta AUDENASAren deskontuekin lotutako OBE VIA-T teleordainketarako gailu berrietan ere, azken honen erabilera bultzatzeaz batera.