Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
5,62 milioi euroko gastua onetsi da Berriozarren Bigarren Hezkuntzako Institutu bat eraikitzeko
astelehena, 2008.eko martxoak 17Nafarroako Gobernuak baimena eman du 5.627.278 euroko gastua egiteko Berriozarren Bigarren Hezkuntzako Institutu bat (BHI) eraikitzeko helburuz.
Aipatu zenbatekotik 734.598 euro 2008ko ekitaldi ekonomikoari dagozkio eta gainerakoa –hau da, 4.892.680 euro- 2009ko aurrekontuari.
Aipatu zenbatekotik 734.598 euro 2008ko ekitaldi ekonomikoari dagozkio eta gainerakoa –hau da, 4.892.680 euro- 2009ko aurrekontuari.
Eraikin berria egitea erabaki da, izan ere, populazioak gora egin baitu nabarmenki Berriozarren, eta horrek plazen eskaeraren gorakada ekarri du Haur eta Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzan. Haur eta Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eskaintzen dituen “Mendialdea” Ikastetxeko gaur egungo dotazioek aipatu gorakadaren beharrak asetu ezin duenez, Hezkuntza Departamentuak planteatu du zentro horretatik Bigarren Hezkuntza kendu eta erakin berria egitea bertan DBHko lau lerro eta Batxilergo bi lerro jartzeko. Edukiera hori handitzeko posibilitatea ere aurreikusten da, DBHko sai lerro eta Batxilergo lau jartzeko.