(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 600.000 euro emanda indartuko du NAOren euskarazko itzulpen zerbitzua 2008-2011 aldian

astelehena, 2008.eko martxoak 17

Nafarroako Gobernuak 600.000 euroko gastua onetsi du gehienez Nafarroako Aldizkari Ofizialaren euskarazko itzulpen zerbitzuak kanpoan kontratatzeko 2008-2011 aldian. Jakina denez, Nafarroako Aldizkari Ofizialak haren helburuen artean dauka eduki guztiak euskaraz argitaratzea.


Helburu horrek lan karga handia suposatzen du prozesu osoan eta bereziki Itzulpen Atalean –argitaratu behar diren idazkien %95 erdara hutsez jasotzen dira-. Horrez gain, Aldizkarian argitaratzen diren dokumentu eta orriak handitzen doaz eten gabe.


Lana pilatzen denean, Itzulpen Atalak kanpoko enpresa bati (Hori Hori) eskatzen zizkion itzulpenak, baina kontratu epea agortu da, bai eta luzapenak ere.


NAO Zerbitzuak, aurreikusten den lana –dokumentu kopurua eta euren luzera- eta euskara-erdarako itzulpen enpresen tipologia aztertuta, beharrezkotzat jotzen du kontratua ondoko hiru lote hauetan banatzea: testu administratiboak orokorrean, lurralde antolamenduari eta hirigintza planei zuzenki lotuta dauden testu administratiboak eta beste batzuk. Lote bakoitzari dagokion aurrekontua, 300.000, 165.000 eta 135.000 eurokoa da, hurrenez hurren. Ekitaldietan, berriz, honelaxe banatzen da gastua: 180.000 euro 2008. urtean; 140.000 euro, 2009. urtean; 140.000 euro 2010. urtean; eta 140.000 euro 2011. urtean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa