(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak esker ona adierazi dio Foruzaingoko patruila bati, kale borrokako eraso bat zapuztu eta taldearen burua atxilotu izanagatik

astelehena, 2008.eko martxoak 17

Nafarroako Gobernuak esker ona adierazi dio Foruzaingoko patruila bati. Lau gizonek eta emakume batek osatutako taldeak, hain justu, kale borrokako eraso bat zapuztu eta taldearen ustezko burua (H. I. I.) atxilotu zuten martxoaren 9ko goizaldean (igandea). Joan den asteartean, H. I. I. kartzelan sartu zuten, baldintzarik gabe, Grande-Marlaska epailearen aginduz.


Zentzu horretan, Javier Caballero Martínez Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak Foru Agindu bat onartu du, aipaturiko foruzainei “Jendaurreko Esker Ona” adierazteko. Saria foruzainen curriculumean agertuko da, neurtu daitekeen merezimendu gisa. Kontseilariak Gobernuari jakinarazi dionez, esker ona adierazteko proposamena Foruzaingoaren buruak egin du, eta bertan, foruzainen profesionaltasuna eta adorea azpimarratu ditu. Izan ere, euren osotasun fisikoa arriskuan jarri zuten, eta bi bajan daude, min hartu baitzuten.


Gobernuak, bestalde, foruzainek zapuztu zuten ekintza eta gisa horretakoak salatu nahi izan ditu, berriro ere. Foruzainak Iruñeko alde zaharrean zebiltzan patruilan, martxoaren 9ko hauteskundeak zirela-eta ezarritako zerbitzu osagarrien baitan.


Goizaldean, hogei pertsona inguruko taldearekin egin zuten topo foruzainek, Eslava kalean, kale Nagusitik gertu. Koordinatuta zeuden eta molotov koktelak zeuzkaten. Oraindik identifikatu ez duten helbururen bat erasotzeko asmoa zuten, eta foruzainen ibilgailuari dozena bat su gailu jaurti zizkioten. Poliziek taldeko ustezko burua atxilotu ahal izan zuten, eta gaur egun kartzelan dago. Ikerketek aurrera jarraitzen dute.


Min hartu zuten foruzainei dagokienez, batek belaunkada indartsua jaso zuen aurpegian, eta “amnesia peritraumatikoa, eskuineko begi zuloko eta eskuineko masailezurreko mina, eta begi zulo azpiko hematomak ditu, eta baliteke begi zuloan pitzadura izatea”. Ostegunean ebakuntza egin behar izan zioten. Beste foruzainak, berriz, honako lesio hauek ditu: “traumatismoa eskuineko eta ezkerreko saihetsetan, eta kontusioa tibian eta eskuineko eskuan”. Gainera, “baliteke pitzadura izatea eskuineko 10. saihets-arkuan”.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa