(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Miranda kontseilaria Trabajos Catastrales S.A. sozietate publikoaren eraikin berriko lanak ikusten izan da asteartea, 2008.eko martxoak 25

Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilaria Trabajos Catastrales SA (TRACASA) sozietate publikoaren eraikin berriko lanak ikusten izan da, gaur goizean. Eraikinak 17,4 milioi euroko aurrekontua du, eta datorren udan inauguratuko dute.


Enpresaren Administrazio Kontseilua amaitu ostean egin dute bisita, eta Kontseiluan, hain zuzen, 2007-2011 aldiko Plan Estrategikoa onartu dute, oinarrizko hiru jarduera ildo izanen dituena. Honako hauek, hain justu: hazkundea, nazioartekotzea eta berrikuntza. Bisitan, kontseilariarekin batera, Ángel Sanz Barea TRACASAko kudeatzailea eta Benigno Herrería eraikuntza lanetan ari den Acciona enpresako ordezkaria izan dira.


TRACASA Foru Administrazioko enpresa publikoen erreferentzia da, langile kopurua (250), fakturazioa (28 milioi euro 2007an) eta Administrazio Publikoetako katastro eta geografia zerbitzuen modernizazioaren alde egiten duen lana kontuan hartuz gero.


Plan estrategikoa


Aipatu dugunez, 2007-2011 aldiko Plan Estrategikoaren baitan, enpresaren funtsezko helburuetako bat nazioarteko alderdia sustatzea izanen da. Izan ere, TRACASAk 40 herrialde baino gehiagoan egin du lan dagoeneko, eta berriki, Mexikoko hiriburuko katastroa egiteko kontratua sinatu du.


Bigarren jarduera ardatza berrikuntza izanen da, eta aurreikuspenen arabera, I+G+b arloko negozio zenbatekoa guztizko fakturazioaren %3koa izanen da (gaur egun %2 da). Amaitzeko, hirugarren helburua, aurreko bietan oinarritzen dena, hazkundea izanen da, eta hartara, aurreikuspenen arabera, 2011n 45 milioi euro fakturatuko ditu.


Eraikin berria


Eraikin berria Sarrigurengo Berrikuntzaren Hirian dago, 8.000 metro koadroko lursail batean. Azalera eraikia 20.636,67 m2-koa izanen da, eta sotoa, erdi-sotoa, behe solairua eta bulegoetarako hiru solairu izanen ditu. Eraikinean energia sortuko dute plaka fotovoltaikoen bidez.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa