(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Herri Lan Departamentuak elurra kentzeko berrogeita hamar bat makina mobilizatu ditu iparraldean egin duen elurrari aurre egiteko osteguna, 2008.eko martxoak 27

Nafarroako ibaiek ez dute gainezka egin


Nafarroako Gobernuko Herri Lan eta Garraio Departamentuak elurra kentzeko 49 ekipo mobilizatu ditu azken orduetan, Belaguako mendatean egon ohi diren beste lauak kontuan hartu gabe, Nafarroako iparraldeko eta Tafalla aldeko errepideak garbitzeko. Dispositiboa goizeko bostetan abiarazi da, eta lanik handiena goizeko 7:30etatik 11:30etara egin behar izan dute, ordu horretan elur maila igotzen hasi baita, 700 metrotik 1.700 metroraino.


Agoitz aldean ere elurra egin du, baina ez da beharrezkoa izan ibilgailuetan kateak jartzeko agindua ezartzea, eta mendateak ez dira itxi. Elurra Erro, Mezkiritz, Ibañeta, Meano, Lizarraga edo Urbasako mendateetan agertu da. Itxita dagoen bakarra Belagoakoa da (NA-1370 Izaba-Frantzia), 22. kilometrotik aurrera, El Ferialen.


Beste arrazoi batzuengatik, kasu honetan 15,400 kilometroan gertatutako lur-jauzi baten ondorioz, Ezkurrako mendatea itxita dago, NA-170 errepidean (A-15- Doneztebe). Bide eta Eraikuntza Zerbitzuko langileak bidea garbitzen ari dira, baina errepidea ez da arratsaldea baino lehen irekiko, material gehiagorik eror ez dadin hormigoizko pareta bat altxatu behar dutelako toki horretan.


Foruzaingoak esku hartu du eguraldi txarrak eragindako zirkulazio gorabehera batzuetan. Elurra dela eta, zenbait kamioi gurutzaturik gelditu dira Erroko mendatean, eta beste bat Oibarko mendatean. Foruzainen laguntza beharrezkoa izan da, halaber, zazpi istriputan, ibilgailuak bidetik ateratzean, eta horien ondorioz bi pertsona eraman dituzte ospitalera zauri arinekin, bata Lerinen eta bestea Markalainen. Horrez gain, AP-15 errepidean, Zizurren, hiru autok talka egin dute. Auto-ilara sortu da, eta bertan beste bi autok jo dute elkar, zauriturik eragin gabe.


Bestalde, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren informazioaren arabera, ibaiek ez dute gainezka egin eta haien egoera "normala" da, baina emaria hazten ari da, Ebroko Ur Konfederazioak adierazi duenez. Ez duenez atertu, eta aurreikusirik dagoenez tenperaturek gora eginen dutela eta horren ondorioz elurra urtuko, NLAk larrialdi aurreko egoera mantenduko du, baina pentsatzekoa da asteazken eta asteartean izandako mailak ez direla gaindituko oraingoan.


Meteorologiako Institutu Nazionalak prezipitazio arinak iragarri ditu biharko iparraldean, elur maila behera eginen duela, 2.000 metrotik 1.200era iluntzerako, eta tenperaturak pixkanaka gora. Larunbateko pronostikoak, azkenik, euri zaparrada arinak izanen direla eta tenperaturak gora egien duela dio.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa