(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak Cortesko edateko uren araztegia inauguratu du ostirala, 2008.eko martxoak 28

Lanetarako inbertsioa 2 milioi eurokoa izan da, eta 1,5 milioi aipaturiko Departamentuak eman ditu


Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak Cortesko edateko uren araztegia inauguratu du, gaur. Bertan, 2 milioi euro inbertitu dituzte, Erriberako herriko 3.400 biztanleei begira hainbat hobekuntza egite aldera (edateko uraren presioa, kalitatea eta kantitatea egokitzeko, hain zuzen). Kontseilariarekin batera, Pedro Pegenaute Garde Departamentuko zuzendari nagusia, Javier Blasco Mendívil Cortesko alkatea eta udalbatzako gainerako kideak izan dira inaugurazio ekitaldian, eta baita lanak esleituta izan dituzten enpresetako teknikariak eta arduradunak ere.


Inaugurazio ekitaldian Javier Blasco alkatea eta Amelia Salanueva kontseilaria mintzatu dira. Ondoren, aperitiboa eskaini dute, eta Cortesko kale batzuetako sareak eta zoladura berritzeko egindako lanak ikusten izan dira.


Edateko uren araztegiko proiektuaren baitan egin dituzten lanak honako hauek izan dira: ur tratamenduko estazioa eraikitzea, andel erregulatzailea eraikitzea, eta hodi nagusia eraiki eta Cortesen edateko ura banatzeko sarearekin lotzea.


Ura Lodosako Ubidetik hartzen dute, eta segundoko 30 litro tratatzeko ahalmena duen estaziora iristen da. Bertan egiten dituzten tratamenduak honako hauek dira: materia organikoaren oxidazioa, potasio permanganatoaren edo/eta kloro dioxidoaren bidez, trihalometanoak ager daitezen saihesteko; flokulazioa eta dekantazioa, dekantatze-ontzi lameladunaren bidez, eta lokatzaren birzirkulazioarekin; iragazketa irekia, are silizeoko ohearen gainean; eta amaitzeko, uraren azken esterilizazioa.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa