Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Orriak 7.000 bisitaritik gora izaten ditu egunero, eta ia zerga guztien izapideak egiteko aukera ematen du
Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariak Nafarroako Zerga Ogasuneko web orri berria (www.hacienda.navarra.es) aurkeztu du gaur goizean, prentsaurrekoan. Orria berritu egin dute, zergadunek modu eroso, erabilgarri eta pertsonalizatuan nabigatu ahal izateko.
José Ignacio Pérez de Albéniz Andueza Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak ere parte hartu du aurkezpen ekitaldian.
Nafarroako Zerga Ogasuneko web orriaren azal berria gaur aktibatu dute. Gainera, Nafarroako Gobernuko atariaren baitan izapide gehien sortzen dituen orria da. Izan ere, web orriaren bidez ia zerga guztiak aurkeztu eta ordaindu daitezke. Zentzu horretan, BEZaren aitorpenen erdiak baino gehiago eta Sozietateen Gaineko Zergaren lau aitorpenetatik hiru bide hori erabiliz egiten dituzte. Orriak 7.689 bisitari izaten ditu, batez beste, egunero.