(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Batzorde Kudeatzaileak izendatu ditu Larraona, Izurdiaga, Sorauren eta Zubielkin

astelehena, 2008.eko martxoak 31

Nafarroako Gobernuak erabaki bana hartu ditu Batzorde Kudeatzaileko kideak izendatzeko Larraonako Udalerrian eta ondoko kontzeju hauetan: Izurdiaga (Arakil), Sorauren (Ezkabarte) eta Zubielki (Allin).


Izendapen hauek erabaki dira maiatzeko hauteskunde orokorretan hautagai zerrendarik izan ez zuten herrietan joan zen urrian udal eta kontzejutako hauteskunde partzialak egin ondoren


Hauteskunde prozesua arautzen duten araudien arabera, bigarren deialdi hartan ere inongo hautagai zerrendarik ez zegoenez, Nafarroako Gobernuak Batzorde Kudeatzaileko kideak izendatu behar ditu aipatu herrietan.


Horrela, Izurdiagako Batzorderako ondoko hauek izendatu dira: José Luis García Urbistondo, Daniel Artieda Espartero, Santos Legarra Andueza, Miguel Ángel Laplana Alba eta Eduardo Artieda Zugasti.


Larraonako Udalerriko Batzorde Kudeatzailea ondoko kide hauek osatuko dute: María Flor Gaviria Andueza, Felipe Murguialday García de Baquedano, Miguel Sáez de Jáuregui Ruiz de Larramendi, José Jaime Fernández Pérez de Albéniz eta José María Quintana.


Soraurengo Kontzejuan, berriz, Batzorde Kudeatzaileko kideak hauexek izanen dira: Rubén Ortega Arteta, Perfecto Lecumberri Arangoa, Gaizka Baquedano Iribarren, Elena Arteta Orradre eta Ángel Elizaga Sánchez.


Azkenik, Zubielkiko Kontzejuko Batzorde Kudeatzailean lagun hauek arituko dira: Jesús Alfredo Chandía Ruiz de Azúa, Luis Ruiz López, José Javier Lara Ciordia, Armando Lara Yoldi eta Álvaro Arzoz Esparza.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa