Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Zirauki-Mañerun hondakin urak tratatzeko instalakuntzek ukitzen dituzten ondasun eta eskubideak okupatzea presakoa dela deklaratu da
astelehena, 2008.eko martxoak 31Zirauki-Mañerun hondakin urak tratatzeko proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideak okupatzea presakoa dela deklaratu du Nafarroako Gobernuak, nahitaezko desjabetzapenaren ondorioetarako.
Instalazioaren kontua 2,06 milioi eurokoa da eta horietatik 1,51 milioi Nafarroako Gobernuaren Toki Administrazio Departamentuaren Toki Azpiegituren Planaren bidez finantzatuko da. Gainerakoa zergadun guztiek ur-ordainagiriaren bidez ordaintzen duten saneamendu kanonaren kargura joanen da.
Nafarroako Tokiko Azpiegiturak S.A. sozietate publikoak, Izarbeibarreko Mankomunitatearekin duen lankidetzari jarraikiz, aipatu proiektua bultzatu du bi herri horietan hondakin urak saneatu eta arazteko instalakuntza egokiak eraikitzeko xedez. Araztegia eraiki eta martxan jartzeko ardura, beraz, aipatu sozietate publikoarena da, jabetza Itzarbeibarreko Mankomunitatearena bada ere.