(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ezezkoa eman dio Dura Automotive enpresako Enplegu Erregulazioko Espedienteari astelehena, 2008.eko martxoak 31

Roig kontseilariak nabarmendu duenez, enpresak bertako 152 langileei eskaini dien aukera bakarra enpresa ixtea izan da


Nafarroako Gobernuak ezezkoa eman dio, gaur goizean, Dura Automotive enpresako Enplegu Erregulazioko Espedienteari, bertako 152 langileengan eragina zuenari. Dura Automotive enpresak eman dituen arrazoiak kontuan hartuta, Nafarroako Gobernuaren iritziz bidezkoa da kontratuak deuseztatzeko eskariari uko egitea. Izan ere, Gobernuaren ustez, enpresako zuzendaritzak argudio gisa erabili dituen arrazoi ekonomikoak ez dira nahikoak.


José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariak dagokion Foru Agindua sinatu du, eta horren berri eman diete enpresako zuzendaritzari eta Enpresa Batzordeari. José María Roigek hedabideen aurrean adierazi duenez, erabakia hartu ahal izateko bi alderdien iritziak, Laneko Ikuskaritzako Txostena, eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko azterketa juridikoa hartu ditu kontuan Foru Administrazioak.


Roig kontseilariak gaineratu duenez, indarrean dagoen araudiak eta Langileen Estatutuak ezartzen dituzten baldintza objektiboen arabera ebatzi du espedientea Nafarroako Gobernuak. Amaitzeko, Dura Automotive enpresak Enplegu Erregulazioko Espedientearen izapideak egiteko prozesuan langileei eskaini dien aukera bakarra enpresa ixtea izan dela adierazi du Roigek. Ildo horretan, Dura Automotive enpresak egoera ekonomikoari aurre egiteko beste aukerarik ez duela proposatu adierazi dute Foru Aginduan.


Dura Automotive enpresako Enplegu Erregulazioko Espedientearen izapideak direla-eta, enpresak eta langileek negoziazio prozesua abiatu zuten, eta akordiorik gabe amaitu zenez, Nafarroako Gobernuak dagokion erabakia hartu du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa