(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak bere doluminak adierazi ditu Nafarroako sozialisten buruzagi Carlos Chiviteren heriotza dela eta astelehena, 2008.eko martxoak 31

Gaur goizean zendu da Carlos Chivite Cornago jaun agurgarria, Erresumako senatari, Nafarroak aukeratua, eta Nafarroako Alderdi Sozialistaren idazkari nagusia zena; horren aurrean, Nafarroako Gobernuak erabaki du bere dolumin bizienak ematea haren emazteari, alabei, ahaideei eta lagunei, bai eta Nafarroako Alderdi Sozialistako haren kideei ere.


Nafarroako Gobernuak nabarmendu du "Carlos Chivite jaunak azken hamarkadetan, erakundeei eta politikari eskainitako dedikazioaren bidez, Foru Komunitatearen aurrerapenari eta oreka instituzionalari egindako ekarpen garrantzitsua, batetik, urte hauetan bete dituen karguetan -Cintruenigoko alkate eta zinegotzi eta Gorte Nagusietako diputatu eta senatari, Nafarroako Foru Komunitatea ordezkatuz-, eta bestetik PSOE-Nafarroako Alderdi Sozialistan, zenbait ardura mailatan. Arlo horietan egindako lanean, guztion onuraren eta Nafarroaren nahiz Espainiaren interes orokorren zerbitzuan jarrera positiboa eta elkarrizketaren aldekoa agertu du beti".
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa