(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tuterako edateko uren araztegiaren tratamendu ahalmena %50 handitu dute asteartea, 2008.eko apirilak 1

Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak instalazioa handitzeko lanak inauguratu ditu, gaur


La consejera Salanueva kontseilaria, Tuterako alkatea,  Luis Casado eta beste autoritate batzuk

La consejera Salanueva kontseilaria, Tuterako alkatea, Luis Casado eta beste autoritate batzuk. ( irudia handitu )

Tuterako Ur Batzordeko edateko uren araztegiaren tratamendu ahalmena %50 handitu dute. Hain zuzen ere, instalazioak handitzeko lanak egin dituzte, 1,1 milioi euroko inbertsioarekin. Toki Administrazioko Departamentuak 825.671 euroko diru laguntza eman du lanak egiteko, eta Amelia Salanueva Murguialday Departamentuko kontseilariak lanak inauguratu ditu, gaur.


Ekitaldia araztegian bertan egin dute, eta kontseilariarekin batera izan da Luis Casado Oliver Tuterako alkate eta Tuterako Ur Batzordeko presidentea. Biek, oroimenezko plaka bat desestali dute. Ekitaldira bildu dira, gainera, Pedro Pegenaute Garde Departamentuko zuzendari nagusia, Tuterako Ur Batzordeko gainerako kideak, Fontellas, Cabanillas, Fustiñana eta Castejóngo alkateak, eta lanak esleituta izan dituzten enpresetako teknikariak eta arduradunak.


Lanak Pridesa-Sav-Dam aldi baterako enpresa elkarteak egin ditu. Nabarmentzekoa da Pridesa enpresak Tuterako edateko uren araztegiko jatorrizko lanak egin zituela, 90eko hamarkadaren hasieran. Batik bat, instalazioak handitu dituzte, ura tratatzeko ahalmena handitze aldera, segundoko 275 litrotik segundoko 412 litrora. Beraz, ura tratatzeko ahalmena %50 handitu dute. Xede horrekin, honako lan hauek egin dituzte: dekantatze-ontzi bat jarri dute (lehendik dauden bien antzekoa); areazko bi iragazki jarri dituzte (lehendik dauden lauen antzekoak); eta konexio berriak egin dituzte.


Era berean, instalazio berrietan honako sistema hauek ezarri dituzte: dosifikazio sistema, zerbitzu osagarriak, sistema hidraulikoa, sistema elektrikoa, eta teleaginduen eta telekontrolaren sistema. Gainera, Ebrotik ur gehiago ponpatzen hasi dira, uraren emari gordina handitzeko.


Bestalde, edateko ura arazteko jatorrizko instalazioetako teleaginduen eta telekontrolaren sistema berritzeko lanak egiteko baimena eman du Tuterako Udalak, instalazio berrietan ezarri duten sistemarekin homogeneizatzeko.


Beste inbertsio batzuk


 Tuterako edateko uren araztegiko lanak tokiko azpiegituren planean sartu zituzten, Presio Handiko Ur Horniduraren Plan Zuzentzailearen baitan. Zentzu horretan, Tuterako Udalak beste lan batzuk ere sartu ditu tokiko azpiegituren planean. Hain zuzen ere, herria urez hornitzeko eta ura arazteko sareak berritzeko eta zenbait kale zolaberritzeko lanez ari gara. Lan horietako batzuk dagoeneko egiten ari dira, eta beste batzuk esleitzeko daude.


Gainera, Toki Administrazioko Departamentuaren mendeko Nilsa enpresa publikoarekin elkarlanean, Tuterako hego-ekialdean uholdeak gutxitzeko eta ura arazteko sareetako isurbideak eraikitzeko lanak egiten ari dira. Gainera, hondakin uren konexioa eta azpiegitura planean barne hartu den gune horretako urari eusteko tangako isurbiderako lanak ere egiten ari dira.


Tuterako Udalaren eta Tuterako Ur Batzordearen lanetarako guztizko inbertsioa 4,8 milioi eurokoa da, eta horretarako, 3 milioi eurotik gorako diru laguntza jaso dute, Toki Administrazioko Departamentuaren eskutik.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa