(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Enrique Andrés Ruiz komisarioak "La pintura en los tiempos del Arte" hitzaldia emanen du, ostiralean, Baluarten asteazkena, 2008.eko apirilak 2

Enrique Andrés Ruiz arte komisarioak "La pintura en los tiempos del Arte" (Pintura artearen garaian) hitzaldia emanen du, ostiralean, apirilaren 4an, 19:30ean, Baluarteko "Luneta 12" Aretoan.


Hain zuzen ere, espainiar pinturari buruzko "La pintura española en los tiempos del Arte. Veinte pintores españoles para el siglo XXI" (Espainiar pintura Artearen garaian. Espainiako hogei margolari XXI. menderako) erakusketa dela-eta, hitzaldien ziklo bat antolatu du Kultura eta Turismo Departamentuak, eta Enrique Andrés Ruizena izanen da lehenengoa. Erakusketa, bestalde, ekainaren 1era arte egonen da ikusgai, "Muralla de Baluarte" (Baluarteko Harresia) aretoan.


Erakusketa "Punto de encuentro con el Arte Contemporáneo" (Topalekua Arte Garaikidearekin) programaren baitan kokatuta dago. 2007an hiru erakusketa egin zituzten programaren baitan; Nafarroako, Espainiako eta nazioarteko arte garaikideari buruzko erakusketak, hain justu.


Ekimena osatzeko, erakusketan euren lanak dituzten hogei margolarietatik hamabostek "Encuentros con los artistas" (Topaketak artistekin) zikloan parte hartuko dute, apirilaren 15etik 29ra bitarte. Hitzorduak honako hauek izanen dira: apirilaren 15a, asteartea, Fernando Martín Godoy eta Alfonso Ascunce; apirilaren 17a, osteguna, Joan Boy Balart eta Juan Carlos Lázaro; apirilaren 22a, asteartea, Sara Quintero eta Miguel Oliver; apirilaren 24a, osteguna, Chema Peralta eta Carlos García-Alix; apirilaren 25a, ostirala, Fernando Babío Sabio, Alberto Pina, Joseba Eskubi eta Juan Fernández; eta apirilaren 29a, asteartea, Elena Goñi, Calo Carratalá eta María Buil.


Topaketa horien bidez artistak eta eurekiko interesa dutenak elkarrengana gerturatu daitezen sustatu nahi dute, eta horretarako, margolari bakoitzak bere lanak azaltzeko aukera izanen du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa