(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ehizarako lehenengo baimena eskuratzeko azterketen deialdia egin du Nafarroako Gobernuak asteazkena, 2008.eko apirilak 2

Aurten, lehenengo aldiz, ehizari buruzko bost orduko trebakuntza ikastaroa egin beharko dute ehiztari-gaiek


Nafarroan ehiztariaren azterketa prestatzeko 2008ko eskuliburuaren portada

Nafarroan ehiztariaren azterketa prestatzeko 2008ko eskuliburuaren portada.

Foru Komunitatean ehizarako lehenbiziko administrazio baimena eskuratzeko gaitasun proben 2008ko deialdia onetsi du Nafarroako Gobernuko Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiak.


Aurten, berritasun gisa, ehizari buruzko trebakuntza ikastaroa egin beharko dute, nahitaez, ehiztari-gaiek. Ikastaroa azterketaren aurretik eginen dute, eta bost orduko iraupena izanen du.


Eskaerak egiteko epea 2008ko apirilaren 18an amaituko da, eta izena Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren Erregistroan eman beharko da (Armadaren hiribidea, 2.a. 31002, Iruñea). Honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira: nortasun agiriaren fotokopia; probetan parte hartzeko eskabidea, ereduaren araberakoa; eta azterketaren tasaren ordainagiria (12 €). Azkeneko bi dokumentuak Ehiza eta Arrantza Atalean eskuratu daitezke (Yanguas eta Miranda kaleko 27.a, 1. solairua. Iruñea).


Apirilaren 25etik aurrera onartuen zerrenda argitaratuko du Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak. Zerrenda horretan, trebakuntza ikastaroa egiteko ehiztari-gai bakoitzari dagokion lekua, eguna eta ordua adieraziko dute, eta baita azterketa lehenengo deialdian egiteko lekua, eguna eta ordua ere.


Zerrenda Nafarroako Gobernuko iragarkien taulan (Karlos III.aren hiribidea, 2.a. Iruñea) eta Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren Erregistroan (Armadaren hiribidea, 2.a. 31002, Iruñea) jarriko dute. Era berean, Nafarroako Gobernuko web orrian ere egonen da (Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren webgunean).


Azterketa egin ahal izateko derrigorrezko trebakuntza ikastaroa maiatzaren 9, 10, 16 eta 17an emanen dute. Izena eman duten ehiztari-gaiek egun bakarrean egin beharko dute ikastaroa, onartuen zerrendan adierazita dagoen lekuan, egunean eta orduan, eta nortasun agiria, papera eta bolaluma eramen beharko dituzte.


Lehenengo deialdiko azterketak maiatzaren 31n edo/eta ekainaren 1ean eginen dira.


Lehenengo deialdiko azterketara aurkezten ez direnek, edo probak gainditzen ez dituztenek, bigarren deialdiko azterketa egiteko aukera izanen dute. Bigarren deialdiko onartuen zerrenda ekainaren 9tik aurrera argitaratuko dute, eta bertan adierazita egonen dira azterketa bigarren deialdian egiteko lekua, eguna eta ordua. Bigarren deialdiko azterketak ekainaren 21ean edo/eta 22an eginen dira.


Bi deialdietan, onartuen zerrendan adierazita dagoen lekuan, egunean eta orduan egin beharko dute azterketa ehiztari-gaiek, eta nortasun agiria, bolaluma eta trebakuntza ikastaroa egin izanaren ziurtagiria eraman beharko dituzte. Aipaturiko ziurtagiririk gabe ez dute azterketa egiterik izanen.


Azterketako galderak "Manual preparatorio del examen del cazador en Navarra 2008" (Nafarroan ehiztariaren azterketa prestatzeko 2008ko eskuliburua) delakotik aukeratuko dituzte. Eskuliburua Ehiza eta Arrantza Atalean (Yanguas eta Miranda kaleko 27.a, 1. solairua. Iruñea) eta Nafarroako Gobernuaren Argitalpen Funtsean (Navas de Tolosa kalea, 21.a. Iruñea) eros daiteke, 10 euroren truke.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa