(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gaur arratsaldean "Zaragoza 2008 Nazioarteko Erakusketa" inauguratuko da Zaragozako Nafarroaren Etxean asteazkena, 2008.eko apirilak 2

Nafarroako Gobernuko Erakunde Harremanetarako kontseilari eta eleduna, Alberto Catalán Higueras, ekitaldian izanen da


Nafarroako Gobernuko Erakunde Harremanetarako kontseilari eta eledunak, Alberto Catalán Higuerasek, erakusketa bat inauguratuko du gaur, asteazkena, apirilaren 2a, 20:00etan, Zaragozako Nafarroaren Etxean (Santiago kalea, 27), "Zaragoza 2008 Nazioarteko Erakusketa", izenburupean Expo 2008 zer izanen den eta zer erakutsiko duen azaltzen duena.


Expo Zaragoza 2008ren aldetik, inaugurazio ekitaldian parte hartuko dute Nazioarteko Erakusketaren buruak, Roque Gistauk; komisarioak, Emilio Fernández-Castañok; zuzendari nagusiak, Eduardo Lópezek; Espainiako Pabilioiaren zuzendariak eta arkitektoak, Inmaculada Sanzek eta Patxi Mangadok, hurrenez hurren; eta Zaragozako Pabilioiaren zuzendariak, Miguel Fontgivellek.


Aragoiko beste agintari batzuek ere parte hartuko dute, besteak beste, Gobernuaren Aragoiko ordezkari Javier Fernández Lópezek eta Zaragozako Udaleko alkateorde eta Kultura eta Turismo zinegotzi Pilar Alcoberrek. Nafarroaren aldetik, berriz, Alberto Catalán kontseilariarekin batera Expo 2008an Nafarroa ordezkatuko duen Pabilioiaren zuzendaria, Rosa Mª Ibáñez Zapatero eta Tuterako Udaleko bi zinegotzi ere, Mercedes San Pedro eta Ana Agüera, ekitaldian izanen dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa