(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Aurten 662.737 euro inbertituko dira Urbasa eta Andiako Natur parkean, Sanzberro kontseilaria buru duen patronatuak hala erabakita asteazkena, 2008.eko apirilak 2

662.777 euroko inbertsioa eginen da 2008an Urbasa eta Andiako natur parkean, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari Begoña Sanzberro Iturriria buru duen patronatuak gaur hartutako erabakiaren arabera. Zenbateko hori kontzeptu hauen arabera gauzatuko diren zenbait proiektutan banatuta dago: zuhaiztietako oihangintzako erabilera, zuhaiztietakoa ez den oihangintzako erabilera, erabilera mistoa, erabilera publikoa eta mantentze lan orokorrak.


Urederra

Urbasa eta Andiako Natur parkea. ( irudia handitu )

Zehazki, zuhaiztietako oihangintzako erabileraren barruan, hauek dira: zura markatzea 78 hektareatan, eta enbor txikiak 88 hektareatan; sasi garbiketa lehentasunezko habitateko 4,8 hektareatan; basoko lanen hondakinak puskatzea, bakantzeak pagadian, 30 hektarea, zuhaitz sendoagoak lortzeko; Ordozko pista egokitzea, zorua emanez zenbait tartetan, guztira 3.000 metrotan; basoberritzeetako mantentze lanak (3.500 ale sartzea eta landaketa txikia bordaren ondoan), negutegien mantentze lanak (jorrak eta ureztaketak) eta zuhaitzen inausketa.


Bestalde, zuhaiztietakoak ez diren basogintzako erabileren barruan, nabarmentzen dira parasitoen kontrako tratamenduak ardi aziendarentzako bainu eta dutxetan; etxolen garbiketa; mugen itxiturak lehengoratzea Dorraoko portutik Unanukora bitarte (1.700 metro lineal); kartelak, aziendaren eskorten funtzionamendua azaltzeko; baltsa iragazgaitza paratzea Eskizan, itxiturarekin, askarekin eta sarbide berriarekin Santa Marinako pistatik.


Urbasa eta Andia parkearen erabilera mistoari dagozkion jarduketen barruan hauek daude: barrutien itxiturak sendotzea baso biziberritzeko, leize-zuloak harriekin ixtea (la Escalonada eta bizpahiru Lizarragan), eta Andiako pista egokitzea Larraga alderditik Fuentefría alderdiraino (3.800 metro lineal), bai eta Lizarragako harrobirako igoeraren tarte batzuk.


Horrez gain, parkearen erabilera publikoari dagokionez, aipatu beharra dago parkearen seinalizazio plana eginen dela, Jurramendiko Mankomunitatea zabor bilketaz arduratuko dela, Urederrako natur erreserbarako sarbideak hobetuko direla (kartelak, balizak eta panelak, guztia Caixak finantzatua), eta Arratondoko trikuharria itxiko dela, Vianako Printzea Erakundearekin adostuta. Amaitzeko, patronatuaren inbertsioak oihangintzan eta edukiontzietan eginen diren gastuek osatzen dituzte.


Urbasa eta Andiako natur parkera, urtero igotzen diren abelburuen kopuruak hauek dira; ardi-aziendako 29.696, zaldi-aziendako 2.577 eta behi-aziendako 3.810.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa