(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Kirol Babesgoaren Sari berrien deialdia egin du osteguna, 2008.eko apirilak 3

Kirolariak edo kirol entitateak babesten dituzten enpresa eta erakundeak aintzatesteko helburua dute


Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirolaren Institutuaren bitartez, Kirol Babesgoaren Sari berrien deialdia egin du, kirolariak edo kirol entitateak babestuz kirolari laguntzen dioten enpresak eta erakundeak aintzatesteko. Gainera, sarien xedea da enpresek aintzatespen hori kirol marketineko haien kanpainetan erabiltzeko aukera izatea, bai eta enpresen, kirol entitateen eta kirolarien arteko harremanetarako bideak ezartzea ere.


Sari berri hauek aurkezteko ekitaldia gaur goizean egin da Kirolaren Etxean, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilari María Isabel García Malo buru zela. Bere hitzaldian, García Malo kontseilariak Nafarroako kirola babesten duten enpresa guztiei haien laguntza ekonomikoa edo bestelakoa eskertu die, eta, horrekin batera, "Nafarroako klubei ematen dioten laguntza, lana eta lankidetza" aintzatetsi ditu, "funtsezkoak direlako kirol indartsu, sendo eta arrakastatsua izateko". Zentzu horretan, García Malok beste enpresak ere animatu ditu parte har dezaten, eta prozesu honetan sartzeko gonbita luzatu die, horrela ikusi ahal izanen baitute babesgoak enpresari berari ekartzen dion ordaina, bai ekonomikoa bai irudi eta presentzia sozialari dagokiona.


Lau sari mota ezarri dira, aipamen izena izanen dutenak, eta horietako bakoitzaren onuradun izateko baldintza batzuk.


-Aipamen Berezia (bat emanen da) azken urteotan kirol babesgoan gehien nabarmendu den entitate edo enpresak jasoko du.


-Urrezko Aipamena (gehienez ere hiru aipamen) urtean 60.000 € baino gehiagoko inbertsioa egiten duten enpresa edo entitateentzat.


-Zilarrezko Aipamena (gehienez ere hiru aipamen) urtean 5.000 € baino gehiagoko inbertsioa egiten dutenentzat.


-Brontzezko Aipamena (gehienez ere hiru aipamen) urtean gehienez ere 5.000 € inbertitzen dutenentzat. Horrez gain, urrezko, zilarrezko eta brontzezko aipamenen kasuan, kirol babesgoan emandako urteak baloratuko dira, eta babestutako kirol edo entitateak bat baino gehiago diren.


Enpresa edo entitate babesleek datorren apirilaren 21eko 14:00ak arte aurkeztu ahal dituzte aipamenetarako hautagaitzak, honako helbide elektroniko honetan: indeporte@navarra.es. Inprimakia interneteko helbide honetatik jaitsi daiteke: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Deporte/default.htm. Argibide gehiagotarako Nafarroako Kirolaren Institutuko telefonora deitu: 848 425 114.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa