(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Udal esparruko hizkuntz normalizaziorako 2008ko programetarako laguntzak eman dituzte osteguna, 2008.eko apirilak 3

Aurreikuspenen arabera, 2008an 505.000 euroko laguntzak emanen dituzte


Euskararen Nafar Institutuko ordezkariek eta toki erakunde batzuek udal esparruko hizkuntz normalizaziorako 2008ko programak finantzatzeko hitzarmena izenpetu dute. Nafarroako Gobernuak eta toki erakunde batzuek udal esparruan euskararen erabilera normalizatzearren egin zuten lankidetza hitzarmenaren esparruan kokatuta dagoen finantzaketa da, hain zuzen. Aurreikuspenen arabera, 2008an 505.000 euroko laguntzak emanen dituzte, honela banatuta:


-Teknikariak kontratatzeko laguntza: 223.962,42 euro (2007an baino %2 gehiago).


-Hizkuntz normalizazioko programetarako laguntzak: 119.872,80 euro (2007an baino %20 gehiago).


-Toki Administrazioetako langileak euskalduntzeko laguntzak: 100.000 euro (2007an baino %25 gehiago).


-Zenbait Udaletako Euskara Zerbitzuek batera egindako kanpainetarako laguntzak: 40.000 euroko laguntza finkoa.


-21.164,78 euroko erreserba, 2008an lankidetza hitzarmenarekin bat eginen duten toki erakundeetarako.


Programak, eskaerak, dokumentuak eta ziurtagiriak aurkezteko moduak eta epeak, ordainketak egiteko moduak eta epeak eta abar Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko duten deialdian zehaztuko dituzte. Aurreikuspenen arabera, deialdia apirileko bigarren hamabostaldian argitaratuko dute.


Bestalde, lantalde bat sortzeko erabakia hartu zuten, urteotan hitzarmenaren ezarpena eta garapena aztertzeko. Lantaldeak, maiatzaren amaieran, 2009an indarrean jarriko duten lankidetza hitzarmen berria egiteko oinarrien proposamena aurkeztuko du. Proposamena jarraipen batzordeari aurkeztuko diote, hain justu, hitzarmena izenpetuta duten toki erakundeek eztabaidatzeko, eta egokitzat jotzen dituzten ekarpenak egiteko.


Jakina denez, Euskarari buruzko Foru Legeak (1986) funtsezko helburutzat ezartzen ditu bi hauek: batetik, herritarrek euskara ikasi eta erabiltzeko duten eskubidea babestea; eta bestetik, euskara Nafarroan berreskuratu eta garatzeko babesa ematea. Xede horrekin, laguntza sistema bat sortu zuten, toki erakundeek euskara babesteko eta sustatzeko egindako proiektuak finantzatzeko. Toki erakundeak, gainera, Udaletako Euskara Zerbitzuak sortzen hasi ziren, Nafarroako Gobernuaren sostenguarekin.


1998ko azaroan, Nafarroako Gobernuak eta toki erakunde batzuek lankidetza hitzarmena izenpetu zuten, udal esparruan euskararen erabilera normalizatzeko. Hitzarmenean adierazita dagoenez, Nafarroako Gobernuak eta toki erakundeek hizkuntz normalizaziorako urteroko programak zehazteko akordioak izenpetu behar dituzte.


Hitzarmena izenpetuta duten toki erakundeak honako hauek dira: Aezkoa Ibarreko Batzarra, Antsoaingo Udala, Aranguren Ibarreko Udala, Auritzeko Udala, Barañaingo Udala, Baztango Udala, Berriobeitiko Udala, Berriozarko Udala, Bortzirietako Euskara Mankomunitatea, Burlatako Udala, Lizarrako Udala, Uharte eta Esteribarko Zerbitzuen Mankomunitatea, Irantzu Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, Malerrekako Mankomunitatea, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea, Orkoiengo Udala, Garesko Udala, Sakanako Mankomunitatea, Zaraitzu Ibarreko eta Erronkaribarko Batzarrak, Tafallako Udala, Atarrabiako Udala, eta Zizur Nagusiko Udala.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa