(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

N-121-A errepidea itxita egonen da trafikorako, Sunbillatik Etxalarrera, apirilaren 5etik, larunbata, igande goizera bitarte osteguna, 2008.eko apirilak 3

Etenak 12 ordu inguru iraunen duela aurreikusten da, apirilaren 5eko 23:00etatik apirilaren 6ko 11:00etara. Zirkulazioa baimenduta egonen da Sunbillatik Iruñera eta Igantzitik Iruñera , bi norabideetan.


Datorren larunbatean, apirilaren 5ean, 23.00etan, erabat itxita geldituko da N-121-A errepidea 56+700 kilometro puntuan, Sunbilla-Etxalar tartean, bide horretan egiten ari diren lanen ondorioz. Etena 12 ordu ingurukoa izanen da, eta aurreikusirik dago apirilaren 6ko 11:00ak arte mantentzea, igande goiz arte, beraz.


Gorabehera honen arrazoia da Bidasoa ibaiaren gainean paratu beharreko zubiaren egitura ordu horietan muntatuko dela. 4 baoko egitura da, 110 metro luze, Bidasoako trenbidea zena, ibaia bera eta egungo N-121-A errepidea azpian utziko dituena. Zubiaren iparreko estribua Basatundiko tunelean amaituko da, 450 metroko luzerarekin. Zubi hau eraikitzeak bide emanen du tunel horren lanak egiteko, eta gainetik eginen da N-121-A errepidearen trazadura berria.


Gaur goizean koordinazio bilera bat egin da, eta bertan parte hartu dute Herri Lan Departamentuak, Foruzaingoak eta Babes Zibilak, errepidearen itxiera programatu eta jarduketak koordinatzeko. Joan zen asteazkenean, martxoaren 26an, Laura Alba Cuadrado Herri Lan kontseilariak bilera egin zuen "N-121-A errepidea hobetzeko lanen koordinaziorako udal batzordea" osatzen duten kideekin, alegia errepidearen obra zuzendaritzarekin, enpresa kontratistekin eta ukitutako 5 herrietako alkateekin: Bera, Etxalar, Igantzi, Lesaka eta Arantza. Bilera hartan hurrengo ukipenen berri eman zen eta horien eragina ahal den txikiena izateko irizpideak plazaratu ziren.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Información gráfica de la afección en la N-121-A

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa