(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak milioi bat eurotik gora banatuko du toki entitateen kirol ekintzak sustatzeko diru-laguntzetan ostirala, 2008.eko apirilak 4

Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez, 1.020.000 € bideratuko ditu toki entitateentzako diru-laguntzetarako, haien kirol ekintzak sustatzeko 2008. urtean. María Isabel García Malo kontseilariak eman eta hemendik gutxira Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den foru agindu batean jaso da diru-laguntza horien deialdia.


Bi diru-laguntza mota emanen dira, lehena, aldez aurretik kirol antolaketarik ez duten entitateentzako kirol sistema berriak, eta Kirol Zuzendariordetzaren iritziz kirol sistema egonkor bihurtzerik ez duten beste kirol programa batzuk ezartzeko. Kasu horretan, diru-laguntza berariazkoa eta egokia ezartzen da, toki entitateari laguntzeko kirol sistema berariazko bat bilatzen, eta herritarrei kirol zerbitzua bermatzeko. Bigarren diru-laguntza motaren xedeak, berriz, toki entitateetan dauden kirol sistemen hobekuntza funtzionala, garapena, indartzea eta berrikuntza dira, betiere Nafarroako Kirolaren Institutuak halakotzat onartuta baditu.


Diru-laguntza jaso dezaketen kirol ekintzak


Diru-laguntzak xede hauetarako erabili ahal izanen dira:


-Kirol teknikariak kontratatzeko laguntza: urtean zehar kirol teknikari bat kontratatzen duten udal eta mankomunitateek eskatu ahal izanen dute, edo azken bi urteetan kontratatu dutenek, betiere ezaugarri zehatz batzuekin.


-Hirugarren adinekoendako jarduera fisikoa: hirugarren adinekoen kirola sustatzeko, aurkeztutako eskaera guztien artean, kontuan hartuko dira toki entitateek soilik 65 urtez gorakoendako diren jarduera fisikoak antolatzeko egindako proposamenak, eskatutako baldintzak betetzen badituzte.


-Emakumeen jarduera fisikoa: emakumeen kirola bultzatzeko, aurkeztutako eskaera guztien artean, toki entitateek sustatutako proposamenak kontuan hartuko dira, kirol programa berariazkoak eta proposatutako helburuekin bat datozenak garatu eta populazioaren sektore hori aintzat hartzen dutenak.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa