(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Musika Martxan programaren baitan, bosgarren kontzertua eskainiko dute Barañaingo Auditorioan, Bizeten "Juegos de niños" ostirala, 2008.eko apirilak 4

Barañaingo Auditorioan, apirilaren 7tik 11ra bitarte, 10:00etan eta 11:30ean, Nafarroako Gobernuak antolatzen duen Musika Martxan programako bosgarren kontzertua eskainiko dute, "Juegos de niños" (Haurren jokoak), Georges Bizetek musikatutako jokoen bilduma.


Lau eskuk joko dute pianoa, Francesca Croccolino eta Silvia Sucunzaren eskuek, hain zuzen. Aktoreak, berriz, Belén Otxotorena, Inma Gurrea, Virginia Alvira eta Patricia Enerito izanen dira.


Haur Hezkuntzako neska-mutikoentzako proposamena da. Gaztelaniazko ereduko 68 ikastetxetako eta euskarazko ereduko 19 ikastetxetako 7 urtetik beherako haurrentzako proposamena, hain zuzen ere. Formatu txikiko ikuskizuna da, antzerkia eta musika lotzen eta orekatzen dituena. Kasu honetan Barañaingo Auditorioko antzeztokian eskainiko duten kontzertua, "Juegos de niños", musikarekin jolasteko kontzertua da; beraz, musika jolastuz entzuteko aukera ematen du. Tradiziozko jokoen bidez, haurrak musikaren egituran sartzen dira, eta musikagileak bere lanak nola antolatzen dituen ikusten dute.


Kontzertu bera Familientzako Kontzertuen programaren baitan eskainiko dute, apirilaren 12an, 12:00etan, Barañaingo Auditorioan. Ikasleentzako kontzertuak programa aitzindaria izan da Espainian (lehen aldiz 1993-94 ikasturtean egin zuten). Haur, Lehen eta Bigarren hezkuntzako ikasle nafarren musika arloko prestakuntza osatzea du helburu, eurentzako bereziki antolatutako kontzertuen bidez. Kontzertu didaktiko horietarako gehien erabiltzen duten formula ipuin musikatuena da. Lanetan artea haurrengana gerturatzearren eta ikusle berriak sortzea sustatzearren egiten dute lan.


Kontzertuetara joatea jarduera hirukoitza da ikasleentzako. Batetik, aurretik kontzertua ikasgelan prestatzen dute, musika irakasleen ardurapean; bestetik, kontzertuan parte hartzen dute; eta azkenik, entzunaldiaren ondoren eskolako lanak egin behar izaten dituzte. Urtean 25.000 ikaslek baino gehiagok hartzen dute parte programan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa