(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

012 Infolocal zerbitzu berriak eskaintzen hasi da: banku helbideratzeak eta ordainagirien ordainketa asteartea, 2008.eko apirilak 8

012 zenbakia 98 udalek erabiltzen dute, eta aurten beste 19 atxikiko zaizkio


José Miguel Zugaldia Ainara eta Amelia Salanueva kontseilaria.

José Miguel Zugaldia Ainara eta Amelia Salanueva kontseilaria. ( irudia handitu )

012 Infolocal herritarrentzako telefono zerbitzua, Toki Administrazioko Departamentuak sustatu eta 230.000 biztanletik gora dituzten 98 udalek erabiltzen dutena, erabiltzaileei erraztasun gehiago eskaintzen hasi da aurten. Banku helbideratzeei eta ordainagirien ordainketari buruz ari gara, hain justu.


Gainera, aurreikuspenen arabera, beste 19 udal hasiko dira zerbitzua erabiltzen, aurtengo maiatzetik irailera bitarte. Horixe bera adierazi du Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak, 012 zerbitzuko urteroko osoko bilkuraren ondoren, Burlatako Kultur Etxean. Kontseilariak, gainera, Alcobendas eta Getafeko Udaletako bi ordezkari aurkeztu ditu, eta horiek hitzaldi bana eskaini dute. Hain zuzen ere, Toki Administrazioko jardunbide egokiei buruzko bi proiekturen berri eman dute (herritarren artapenari eta tokiko garbiketa zerbitzuen kudeaketari buruzko bi proiekturen berri).


Dagoeneko esan dugunez, aurtengo osoko bilkura Burlatan egin dute, eta José Muñoz Arias Burlatako alkateak eta Jesús María García Antón Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioko presidenteak eman diote hasiera jardunaldiari.


Amelia Salanueva kontseilariak gonbit egin die, ekitaldira bildu direnei, beste erkidego batzuetan Toki Administrazioaren arloan egiten dituzten saiakuntzen berri izateko, horietatik ikasteko, eta kasuan kasuko udalean ezartzeko. Zentzu horretan, Toki Administrazioko Departamentua toki erakundeei laguntzen jarraitzeko prest dagoela adierazi du, zerbitzuak etengabe hobetu ditzaten, eta horretarako, 012 Infolocal zerbitzuak berak partida handiago izanen du aurten, eta laguntza gehiago emanen ditu.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa