(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2011. urtera bitarte, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorrora 825 milioi eurotik gora bideratzea onetsi du Nafarroako Gobernuak asteartea, 2008.eko apirilak 8

Nafarroako populazioaren %25 inguru baliatuko da horren prestazioez


2008tik 2011ra bitarte Nafarroako Gobernuak 825 milioi € inguru Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorrora bideratzeko asmoa du; dokumentu horrek ezarri eta zehaztu egiten du pertsona guztiek gizarte zerbitzu berariazkoak jasotzeko duten eskubide subjektiboa, betiere zerbitzu horien beharra badute eta behar diren baldintzak betetzen badituzte.


Nafarroako Gobernuak atzo eman zion bere oniritzia Gizarte Zerbitzuen Zorroari, eta aurreikuspenen arabera ekainean hartuko du indarra, Nafarroako Kontseiluak bere iritzia eman ondoren. Haren aurkezpena gaur goizean egin da, bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari Álvaro Miranda Simavillak eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilari María Isabel García Malok emandako prentsaurreko batean. Bai lehendakariordeak bai kontseilariak nabarmendu dute Nafarroa izan dela Espainiako lehenbiziko erkidegoa horrelako proiektu bat abiarazten, eta zorroaren edukia Nafarroako Gobernuak egindako apustu sozialaren adierazgarri dela, lehendakariak berak, Miguel Sanz Sesmak, inbestidura hitzaldian iragarri zuenaren haritik, orduan esan baitzuen legegintzaldi hau "pertsonen legegintzaldia" izanen zela.


Iaz, 2007an, Gizarte Gaietako Departamentuak 141 milioi € erabili zituen orain zorroa osatzen duten prestazio horietan. Aurten, berriz, 2008an, zerbitzu hau abian jarriko zela aurreikusirik, Nafarroako Gobernuak 172,3 milioi euroko aurrekontua esleitu zion. Hurrengo urteetarako, zuzkidura 207 milioi eurokoa izanen da 2009an; 217 milioikoa 2010ean eta 229 milioitik gorakoa 2011n. Horrek esan nahi du gastua 88 milioi eurotik gora gehituko dela lau urteko epean, hau da, Gizarte Zerbitzuen Zorroaren prestazioetarako aurrekontuak %62ko igoera izanen duela.


Mendekotasun Legearen aplikazioaren ondorioz, Estatuak egin beharreko ekarpena 49,6 milioi eurokoa da, 12 milioi € inguru urtean, alegia zorroaren kostuaren %6 2008tik 2011ra bitarte.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Video de esta información
Audio de esta información
Presentación Power Point de la Cartera de Servicios Sociales

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa