(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak kontrol sistema zehatza du, gizakiok behi eroen gaixotasuna duen animaliarik kontsumitu ez dezagun bermatzeko asteartea, 2008.eko apirilak 8

Horixe bera adierazi du Nafarroako Gobernuko Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak


Ignacio Guembe Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak gaur goizean adierazi duenez, Nafarroak kontrol sistema zehatza du, gizakiok behi eroen gaixotasuna duen animaliarik kontsumitu ez dezagun bermatzeko. Osasun Departamentuak eta Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak egiten dituzten ikuskapenak zorrotzak izaten direla ere adierazi du kontseilariak.


Bestalde, zuzendari nagusiak gaineratu duenez, Nafarroako behi haztegi asko ekoizpen ziurtatuko sistemei atxikita jarduten dira, eta ondorioz, baldintza gogorragoak bete behar izaten dituzte behiak elikatzeko eta hazteko. "Nafarroako Aratxea" Deituraren kasuan, esate baterako, animalien jatorria ziurtatu behar da, eta gainera, animaliak Foru Komunitatean bertan hazi behar dira, besteak beste.


Zuzendari nagusiak gogorarazi duenez, gainera, Behien Entzefalopatia Espongiforme Kutsakorrak (behi eroen gaixotasuna esan ohi diotenak) zortzi-hamar bat urte behar izaten ditu gizakiongan agertzeko (kutsatu ondoren). Zehazki, Gaztela eta Leonen antzeman dituzten kasuak 2002a baino lehen kutsatu ziren pertsonenak dira. 2000. urtean behi eroen krisia jazo zen, eta orduan, kontrol sistema zorrotza jarri zuen abian Europar Batasunak, behi haragiaren gainean. Aipaturiko kontrolak erregulatzen dituzten oinarrizko arauak honako hauek dira, funtsean: Entzefalopatia Espongiforme Kutsakorretik babesteko neurriei buruzko 2000/776 Erabakia; Entzefalopatiari aurrea hartzeko, kontrolatzeko eta errotik ezabatzeko xedapenak ezartzen dituen 999/2001 Erregelamendua; eta Espainiako zaintza eta kontrolerako programa integrala indarrean jartzen duen 3.455/2001 Errege Dekretua.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa