(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Eszena 2008" Dantza Jaialdiaren baitan, asteburu honetan, Nafarroako zazpi herritan eskainiko dituzte ikuskizunak osteguna, 2008.eko apirilak 10

"Eszena 2008" Dantza Jaialdiaren baitan, asteburu honetan, Lizarra, Uharte, Altsasu, Bera, Castejón, Noain eta Ablitasen eskainiko dituzte emanaldiak. Hain zuzen ere, "Ballet de Carmen Cantero" Konpainiaren folklorea, Carmen Larraz nafar dantzariaren proposamena, "Íberica Danza" Konpainiaren espainiar dantza, eta L’explose Kolonbiako Nazioarteko Konpainiaren eta Tempomobile Konpainiaren lanak izanen dira ikusgai.


CIC L'explose

L’explose Kolonbiako Nazioarteko Konpainiaren emanaldia. ( irudia handitu )

Carmen Canteroren Balletak "Esencia Pura" aurkeztuko du, bihar (ostirala, apirilaren 11), 20:30ean, Lizarrako Golem Los Llanos zinema aretoetan, eta larunbatean (apirilaren 12a), 20:00etan, Castejóngo Sarasate Kultur Etxean.


Carmen Canteroren Balleta 1997an sortu zuten, espainiar dantzaren ohiturak, tradizioa eta adierazteko moduak bizirik mantentzeko helburuarekin. Carmen Cantero Ciudad Realen jaio zen, eta 18 urterekin Madrilera joan zen, espainiar folklorea aztertu, landu eta hedatzeko asmoarekin. Bere trebakuntzan eragin handia izan dute Carmen Gordo, Eloy Pericet, Pedro Azorín, Teresa Maizal, Martín Vargas edo Maestro Morales irakasleek. Besteak beste, honako ekitaldi hauetan parte hartu izan du: Espainiako Tabacaleraren Mendeurrenean (Filipinetan), Epcot Centerren inaugurazioan (Floridako Disney Worlden), Hispanitatearen festan (Miamin), edo Osaka eta Sevillako Expo erakusketetan. Bere konpainiarekin (Ballet de Carmen Cantero) hainbat lan egin izan ditu.


Carmen Larraz nafar dantzariak, berriz, "Crisálida" aurkeztuko du, bakarkako lana, Uharteko Arte Garaikidearen Zentroan, ostiralean (apirilaren 11) eta larunbatean (apirilaren 12a), 20:30ean.


Carmen Larraz Nafarroako Dantza Eskolan hasi zen trebatzen, eta ondoren, Amsterdameko School for New Dance Development eskolan aritu zen. 2000n, X-Group egin zuen, nazioarteko koreografoentzako lanbide heziketako nazioarteko programa trinkoa, norberaren lanak sortzeko gunea ere eskaintzen duena. Dantzaren arloko nazioarteko hainbat proiektutan parte hartu du, eta azkenekoa "Fixed Tour" izan da. Esloveniako Kultura Ministerioarekin eta Plestni Theatrerekin elkarlanean egindako proiektua da, Atenasko Anoixis Antzokiak eta Burlatako Kultur Etxeak ekoitzi dutena.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa