(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Andaluziako eta Gaztela eta Leongo ikasleak Nafarroako literatura ibilbideetan barna osteguna, 2008.eko apirilak 10

"Bideko kondairetatik hirietako historietara", ibilbidearen edukiak


Jaengo Valdepeñasko eta Leongo Santa Mª del Páramo taldeak Erreniegako monumentuan.

Jaengo Valdepeñasko eta Leongo Santa Mª del Páramo taldeak Erreniegako monumentuan. ( irudia handitu )

Hezkuntza Departamentuak Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren laguntzarekin antolatzen duen "Literatura ibilbideak" programaren bidez Nafarroan barna ibiliko diren lehenbiziko bi ikasle taldeak Hezkuntza Departamentuko klaustroan izan dira bisitan gaur goizean. Ikasleak apirilaren 6an, igandean, iritsi ziren Foru Komunitatera, Peligros (Granada) eta Salamancako Vitigudino herrietatik.


Datorren astean, berriz, Malagako ikasleak eta Soriako San Leonardo de Yagüe herrietakoak etorriko dira. Guztira, 96 ikasle eta 8 irakasle izanen ditugu gure artean.


"Literatura ibilbideak" Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak eta autonomia erkidegoek 2003an sortu zuten lurralde lankidetzarako programa bat da, 14-16 urteko ikasleei (DBHko 3. eta 4. mailak) zuzendutako hezkuntza baliabide gisa. Helburua da ikasgelan ematen den prestakuntza osatzea da literatura edukia duen ibilbide bat eginez. Ikasleek beraien institutu eta ikastetxeetan lantzen dituzte zenbait gai, eta ondoren, ikasitakoarekin lotura duten tokiak bertatik bertara ezagutzeko aukera ematen zaie.


Hezkuntza Departamentuak Nafarroako ikasle taldeek beste autonomia erkidego batzuetara egiten dituzten irteerak antolatzen ditu —ikasturte honetan, adibidez, Vianako El Camino DBHIkoak, Barañaingo BHIkoak, San Adriango Ega BHIkoak eta Iruñeko Cardenal Larraona ikastetxekoak—, eta gure lurraldean bisitan diren Espainiako beste erkidegoetako ikasleak hartzen ditu.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa