(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2 milioi €-ko diru laguntzak eman ditu, hemezortzi enpresatan I+G+b proiektuak egiteko osteguna, 2008.eko apirilak 10

Nafarroako Gobernuak, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren bidez, 1.967.506 €-ko diru laguntzak emateko baimena eman du, hemezortzi enpresatan I+G+b proiektuak egiteko.


Laguntzek enpresen lehiakortasuna hobetzea dute xede, produktu eta prozesuen arloko teknologien erabileraren bidez, eta baita ikerketa eta teknologia zentroetako teknologia maila hobetzea ere.


Jarraian, zehaztuta dituzue diru laguntzak jaso dituzten enpresak (ordena alfabetikoari jarraituz) eta laguntzen zenbatekoak: Acciona Energía, S.A. (203.424 €), Alpi Sistemas, S.L. (213.300 €), Amaya Sports, S.L. (43.071 €), Cárnicas Floristán, S.A. (57.869 €), Construcciones Metálicas Comansa, S.A. (320.155 €), Construcciones Públicas COPRISA, S.A. (95.952 €), Diario de Navarra (149.520 €), Dicoa Industrial 99, S.L. (67.696 €), Emérito, S.L. (80.424 €), Hijos de José Mª Marrodán, S.A. (139.200 €), Industrial Barranquesa, S.A. (221.396 €), Ingeniería de Proyectos y Productos Echávarri, S.L. (25.155 €), Ingeniería Domótica S.L. (25.036 €), Procesos y Diseños Industriales, S.L. (122.590 €), S.A.T. Bikain (26.092 €), Sinergiun Sistemas, S.L. (31.185 €), Sistemas Videovigilancia ACSEFV, S.L. (80.767 €) eta Victorio Luzuriaga-Tafalla, S.A. (64.670 €).


I+G+b proiektuek hiru urteko iraupena izanen dute. Nafarroako Gobernuak garapen industrial eta sozioekonomikoaren arloan egiten dituen esku-hartzerik garrantzizkoenetako bat enpresetan ikerketa eta garapen jarduerak sustatzeko politika da. Laguntzen oinarrizko helburua da ikerketa eta garapen jarduerak sustatzea, Europako Erkidegoak arlo horretan ezarritako gidalerroekin bat eginda. Azken batean, enpresen eta ikerketa zentroen gaitasunak Nafarroako Plan Teknologikoaren norabidean eta bertako helburuei jarraiki garatu daitezen lortu nahi dute. Horretarako, honako laguntza hauek eman dituzte: oinarrizko industria ikerketarako eta lehiakortasun aurreko garapen jardueretarako laguntzak; industria ikerketako edo lehiakortasun aurreko garapeneko jardueren aurretik bideragarritasun teknikoko azterlanak egiteko laguntzak; eta enpresa txiki eta ertainek (ETE) patenteak erregistratzeko eta mantentzeko esku-hartzeetarako laguntzak. Jardueren definizioak, laguntzak jaso ditzaketen gastuak eta inbertsioak, eta laguntza motak ere adierazita daude.


Laguntzen onuradunak izan daitezke Nafarroan kokatuta dauden enpresak, taldeak, elkarteak edo batasunak, ikerketa zentroak eta ikertzaileak.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa