(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

25 gaztek nazioarteko lankidetzako "Joan, parte hartu eta konta iezaguzu" programan parte hartu ahal izanen dute, aurten astelehena, 2008.eko apirilak 14

Proiektuak Bolivia, Peru, Nikaragua, Argentina, Guatemala eta Tunisian eginen dituzte


Aurtengo programaren portada.

Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez, "Joan, parte hartu eta konta iezaguzu" programa jarri du abian, aurten ere. Nafarroako zenbait GGKEk sustatutako garapenerako lankidetzako nazioarteko proiektuetan boluntario gisa parte hartu nahi duten 20-30 urteko gazteei zuzendutako programaz ari gara, hain zuzen ere.


Ekimena Marta Álvarez Gizarte Gaietako eta Garapenerako Lankidetzako zuzendari nagusiak eta Ana Frías Nafarroako Gazteria Institutuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu dute, gaur, prentsaurrekoan. Informazio ekitaldian parte hartu dute, era berean, Jesús Blancok, Proclade Nafarroa GGKEko kideak, eta Edurne Petrerenak eta Marta Sanzek, aurreko urteko programan parte hartu zuten bi gaztek. Azkeneko biek euren esperientziaren berri eman dute.


Programak hamalaugarren urtea beteko du aurten, eta hain zuzen ere, 20-30 urteko 25 nafarri aukera emanen die borondatezkotzarekiko konpromisoa hartzeko eta beste herrialde batzuetan beharrean daudenei laguntzeko. Aurtengo proiektuak Bolivia, Peru, Nikaragua, Argentina, Guatemala eta Tunisian eginen dituzte, honako GGKE hauekin: Juan Ciudad Fundazioa; Proclade Nafarroa; Mugarik gabeko Ingeniaritza; Elkartasuna, Hezkuntza eta Garapena (SED); eta Bakearen Aldeko Lankidetza Batzarra.


Parte hartu nahi duten pertsonen profilari dagokionez, hezkuntza, osasuna, gizarte lana, psikologia, nekazaritza eta industria ingeniaritza eta pedagogiaren adarretakoak izan daitezke. Hartara, garatzen ari diren komunitate eta taldeetako bizi-baldintzak hobetzearren eginen dute lan gazte boluntarioek, ikastegietan, gizarte eskoletan, emakume eskoletan, ospitaleetan, adimen osasuneko zentroetan, ingeniaritza zibileko lanetan, etab.


Dagoeneko hamahiru urte daramatzate programa egiten, eta orotara 230 gaztek izan dute aukera GGKEekin elkarlanean aritzeko, bertatik bertara, garatzen ari diren herrialdeetan (Nafarroako Gobernuak lankidetzako proiektuak finantzatzen dituen herrialdeetan, hain justu).


Nafarroako Gobernuak 85.000 € ematen dizkio "Joan, parte hartu eta konta iezaguzu" programari, bidaietako gastuak, aseguruak, txertoak, eta hautatutako pertsonek aldez aurretik egiten dituzten trebakuntza ikastaroak ordaintzeko.


Izen-emateak gaurtik aurrera egin ahal izanen dira, maiatzaren 5era arte, Nafarroako Gazteria Institutuan (Arrieta kaleko 25.a, Iruñea), 8:00etatik 14:30era, astelehenetik ostiralera, edo legez aurreikusita dagoen beste edozein bide erabiliz. Eskaerarekin batera curriculuma aurkeztu beharko da, eta bertan, datu pertsonalak, ikasketa tituluak, eta ezaguera osagarriak adierazi beharko dira. Era berean, eskatzaileak zer proiektutan parte hartu nahi duen, zer motibazio duen eta nora joan nahi duen adierazi beharko du.


Informazio gehiago nahi dutenek liburuxka bat dute euren eskura, eta www.navarra.es web orria ere kontsultatu dezakete.

Dokumentazioa:
Bases del programa de este año

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa