(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Datorren ostiralean hasita, Nafarroako 78 herritara iritsiko da 2008ko Udaberriko Bira astelehena, 2008.eko apirilak 14

Udaberriko Bira Kultura eta Turismo Departamentuaren programa bat da, herri txikietara kultur jarduerak eramateko xedea duena. Aurtengoa apirilaren 18tik ekainaren 18ra bitarte gauzatuko da Foru Komunitateko 78 herritan.


2008ko Udaberriko Biran parte hartuko duten herriak hauek dira (denak berrehun biztanle eta mila biztanle artekoak dira): Abartzuza, Aberin, Oibar, Aitzoain, Antzin, Añorbe, Arantza, Aras, Aratzuri, Arre, Arribe/Atallu, Artika, Azterain, Auritz, Aurizberri, Badoztain, Bakaiku, Bargota, Beintza-Labaien, Beire, Berbintzana, Berriobeiti, Berriogoiti, Betelu, Burgi, Arrizabalaga, Cordovilla, Deikaztelu, Donamaria, Eneritz, Esparza Galar, Ezkirotz, Etxalar, Etxauri, Eulate, Ezkaroze, Fontellas, Goizueta, Ibero, Igantzi, Iguzkitza, Izaba, Iturmendi, Jaurrieta, Legasa, Lezaun, Ledea, Lizarraga (Ergoiena), Luzaide, Mañeru, Mélida, Miranda-Arga, Murieta, Muruzabal, Obanos, Otsagabia, Olatz, Ororbia, Oteitza, Paternain, Pitillas, Puiu, Arrada, Zare, San Martín Unx, Sunbilla, Taxoare, Tiebas, Uxue, Urdiain, Urroz, Uztarroze, Villatuerta, Esa, Ziordia, Zubiri, Zudairi eta Zugarramurdi.


Toki entitateek beraiek aukeratu dute zer nolako ekitaldia nahi duten. 13 zine-emanaldi eginen dira, 41 antzezlan, dantza ikuskizunak 7 izanen dira era musika emanaldiak, berriz, 17, abesbatzenak, ganbera musikakoak, folklorea eta musika garaikidea.


Jarduera gehienak artista nafarren eskutik etorriko zaizkigu, baina beste autonomia erkidegoetako konpainiek ere parte hartuko dute. Horien artean daude En la Lona, Los Galindos, Guk Errekerre, El Teatre de l´Home Dibuixat eta Nosoloteatro. Nafarren artean mota askotako taldeak aukeratu dira, esperientzia handikoak nahiz sortu berriak, artearen munduan lehenbiziko pausoak ematen hasi diren gazteek osatuak.


Emanaldien edukiari dagokionez, aldiz, anitza da, eta herri bakoitzeko bizilagunen eta erabili daitezkeen lokalen ezaugarriak hartu dira kontuan, herri horietako askotan ez baitago neurri egokiko areto itxirik. Badira, hortaz, magia, helduentzako umorea, egile klasikoak, ipuin kontalariak, haurrentzako antzerkia, abesbatzak, ganbera musika edo zinea.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Ronda de Primavera 2008

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa