Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Arellano eta Ugarren herrilur desafektazioak onetsi dira
astelehena, 2008.eko apirilak 14Nafarroako Gobernuak erabaki bana hartu ditu herrilur desafektazioak onesteko Arellano eta Ugarren (Deierri), gero aipatu lur horiek lagatzeko xedez.
Arellanon 20.009 metro karratu dira, “El Prado” alderdian kokatuak eta Udalarenak, eta honi baimena ematen zaio aipatu lurraren erabilera Nafarroako Gobernuari lagatzeko hogeita hamar urteko epe luzagarriaz. Lur horretan indusketa arkeologikoak egin dira eta gainera bertan badago eraikin bat, Gobernuak egina, egitura arkeologikoak bebesten dituena eta aztarnategiaren trataera didaktiko-turistikoa eta ezarritako ibilibidea ahalbideratzen dituena. Jakina denez, Arellanoko erromatar hiriko aztarnategi arkeologikoa joan zen martxoaren 19an zabaldu zen jendearentzat.
Bestalde, Nafarroako Gobernuak 2.000 metro karratuko desafektazioa onetsi du Ugarko Kontzejuko “Mendiaria” alderdian. Desafektatutako lurrak Kontzejuarenak dira eta honi baimena ematen zaio haien erabilera lagatzeko Deierriko Udalari hogeita hamar urteko epe luzagarriaz, bertan aisialdirako instalakuntzak jartzeko Allozko urtegiaren ustiatze turistikoari lotuta.