(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Camino Bonafaux eta José Ángel Zubiaur, Aurrekontuen eta Ondarearen zuzendari nagusi berriak

astelehena, 2008.eko apirilak 14

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, bi izendapen egin ditu, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren baitan. Hain zuzen ere, Camino Bonafaux Martinez Aurrekontuen eta Esku-hartzearen zuzendari nagusi izendatu du, eta José Ángel Zubiaur Carreño, berriz, Ondarearen zuzendari nagusi.


José Ángel Zubiaur

José Ángel Zubiaur. ( irudia handitu )

José Ángel Zubiaur Carreñoren biografia


Iruñean jaio zen, 1948ko apirilaren 7an. Ezkonduta dago, eta bi seme-alaba ditu.


Zuzenbidean lizentziaduna da, Nafarroako Unibertsitatean, eta Kanpo Merkataritzan eta Europako Ikasketetan diplomaduna. Beste ikasketa batzuk ere egin izan ditu: Ekonomia Politikoa, Makroekonomia, Nazioarteko Harremanak eta Zientzia Politiko eta Sozialak, Madrilen, Frantzian, eta Bretainia Handian.


Zuzenbideko profesional gisa, enpresa pribatuetan, banketxe publikoetan eta Foru Administrazioan egin izan du lan. 1999-2003 legealdian, Ekonomia eta Europako Gaietako zuzendari nagusia izan zen, Nafarroako Gobernuan. Kargu hori zela-eta, Hitzarmen Ekonomikoa Estatuarekin negoziatzeko batzordeko kide izan zen, eta baita kontsultarako hainbat kontseilu eta erakundetako kide ere.


Gainera, azkeneko lau urteetan, Nafarroako Gobernuak Europar Batasunean duen Ordezkaritzako arduradun izan da, Bruselan, eta Foru Komunitateko ordezkari izan da Europar Batasuneko hainbat erakundetan, Lurralde Garapenerako Programen eta Europako Gizarte Funtsaren kudeaketarekin zerikusia duten gaietan.


2007an, Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariaren Kabineteko aholkulari izendatu zuten.



Camino Bonafaux

Camino Bonafaux. ( irudia handitu )

Camino Bonafaux Martínezen biografia


Iruñean jaio zen, 1961ean. Ezkonduta dago, eta bi seme-alaba ditu.


Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da, Zaragozako Unibertsitatean (1984), eta Zuzendaritza eta Kudeaketa Publikoko Masterra egina du, Nafarroako Unibertsitate Publikoan.


1984tik 1987ra bitarte, Montejurrako Mankomunitatean egin zuen lan, Lizarran, Ekonomiaren eta Abonatuen Ataleko buru.


Herri Administrazioko teknikaria da (Ekonomiaren Adarra), 1987az geroztik, Foru Administrazioan. 1991ra arte, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen Atalean egin zuen lan, eta 1991tik 1993ra bitarte, Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuko Administrazio Ataleko buru izan zen.


1993tik 1995era arte, berriz, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuan egin zuen lan, Zentroen eta Zerbitzuen Kudeaketako zuzendariorde. 1995etik 1996ra bitarte, Ingurumen, Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko Departamentuko Kudeaketa Ekonomiko eta Plangintzako Ataleko buru izan zen.


1996tik 2007ra arte, Toki Administrazioko Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikoko Zerbitzuko buru izan zen, eta 2007an, Ondarearen Zerbitzuko zuzendari izendatu zuten.


Beste izendapen batzuk


Gobernuak ondoko izendapenak ere onetsi ditu:


-Blanca Berruete Cilveti, Kontsumo Zerbitzuko zuzendaria, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuan. Joaquín Labiano Berastegui ordezkatuko du, izan ere, kargu uztea eskatu batitzuen osasun arrazoiengatik.


-Javier Martinez Eslava, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ondarearen Zerbitzuko zuzendaria.


Dokumentazioa:
Información completa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa