(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kuntseiluaren Foru Lege Proiektua onetsi da

astelehena, 2008.eko apirilak 14

Nafarraoko Gobernuak Foru Lege Proiektu bat onetsi du Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseilua arautzen duena, eta Parlamentura igorriko du bertan eztabaidatua eta bozkatua izan dadin. Proiektuaren erredakzioarekin bat egin dute kontseilariak, errektoreak eta Gizarte Kontseiluko buruak, eta aurreko araudiarekin alderatuta nobedade nagusiak Gizarte Kontseiluaren eginkizunetan aurkitzen dira.


Jaikna denez, Nafarroako Parlamentuak azaroaren 9ko 20/1994 Foru Legea onetsi zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseilua arautzeko, baina 2001ean Unibertsitateen Lege Organikoa promulgatu zen, gero 2007an Gobernuak aldatuko zuena, eta horren ondorioz aipatu Foru Legea egokitu beharra zegoen.


Gizarte Kontseilua gizarteak unibertsitatean parte hartzeko organoa da, eta bion arteko harreman tresna gisa jardun behar du. Gizarte Kontseiluari, besteak beste, ondoko eginkizun hauek dagozkio: Nafarroako Unibertsitate Publikoko jarduera ekonomikoak, eta zerbitzuen kalitatea eta errendimendua ikuskatzea, eta Unibertsitatearen finantzaketan nafar gizartearen kolaborazioa sustatzea.


Horrez gain, Gizarte Kontseiluak Unibertsitatearekin kolaboratu behar du Europako Goi-mailako Hezkuntza espazioa sortzeko eta haren ingurune kultural, profesional, ekonomiko eta sozialarekin harremanak sustatu behar ditu unibertsitate-kalitatearen mesederako.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa