(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Euskararen Nafar Kontseiluko hainbat kide izendatu ditu

astelehena, 2008.eko apirilak 14

Nafarraoko Gobernuak Euskararen Nafar Kontseiluko hainbat kide izendatu du gaur.


Euskararen Nafar Institutua sortu zuen irailaren 10eko 183/2007 Foru Dekretuari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak ondoko kide hauek izendatu ditu aipatu kontseiluan: Jose Pablo Sotes Ruiz, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren izenean; Maria Amor Beguiristain, Gurpide Nafarroako Unibertsitatearen izenean; Andres Iñigo Ariztegui, Euskaltzaindiaren izenean; Carmen Lamsfus Arrien, Eusko Ikaskuntzaren izenean; Yolanda Barcina Angulo, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioaren izenean; Pello Marilerañena Martinez, Nafarroako Ikastolen Federazioaren izenean; eta Grabriel Imbuluzqueta Alcasena, Nafarroako Prentsa Elkartearen izenean.


Aipatutakoez landara, Nafarroako Gobernuak bi kide izendatu ditu, euren estatutuetan euskara sustatzea helburu modura duten kultura elkarteek edo gizarte ekimeneko entitateek proposatuta. 2008ko urtarrilaren 28an egindako zozketa eta gero, ondoko kide hauek izendatu dira 2008 eta 2009. urteetarako: Aitziber Sarasola Jaka, Euskaraz Kooperatiba Elkartea-AEKAren izenean, eta Koldo Martinez Urionabarrenetxea, Euskara Kultur Elkargoaren izenean.


Halaber, eta araudiarekin bat etorrita, Gobernuak beste zazpi kide izendatu ditu Euskararen eta euskal kulturaren arloan izen ona duten pertsonen artetik. Zehatz-mehatz: ondoko hauek dira: Mikel Belasko Ortega, Patxi Salaberri Zaratiegi, Asier Barandiaran Amarika, Josu Reparaz Leiza, Mikel Olazaran Rodriguez, Iñaki Perurena Gartziarena eta Patxiku Perurena Loiarte.


Erabaki honen bidez hautatutako kideen agintaldia lau urtekoa izanen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita, euskara sustatzen duten kultur elkarteek edo gizarte ekimeneko entitateek proposatutakoak salbu, izan ere, hauek bi urtetarako izendatua izanen baitira.


Kontseiluko kideak ondoko hauek ere dira: Hezkuntza kontseilaria, Kontseiluko burua dena; Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea, buruordea dena; Euskararen gaineko Aholkularitza eta Ikerketarako Zerbitzuko zuzendaria; Lanbide Heziketa eta Unibertsitateen zuzendari nagusia; Antolakuntzaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia; eta Euskaltzaidiako burua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa