(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 1.072.400 euroko dirulaguntzak onetsi ditu egoera sozioekonomiko txarrean dauden ikasleendako

astelehena, 2008.eko apirilak 14

Nafarroako Gobernuak 1.072.400 euroko dirulaguntzak onetsi ditu ekipamendu pertsonala, eskolako jantokia eta laguntza-irakasleak ordaintzeko ikastetxe itaunduetan dauden egoera sozioekonomiko txarreko ikasleentzat.


Ekipamendurako laguntzen bidez honako hau ordaindu ahal izanen dute, zehazki: testuliburuak eta material osagarria (hiztegiak, atlasak, karpetak, etab.); bisita kulturalak eta ikasturte amaierako txangoak; eta Gorputz Heziketako ekipamendua (txandala, kirol zapatilak...). Xede horretarako, 150 euro ordainduko dituzte, gehienez ere, ikasturte eta ikasle bakoitzeko, Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan (DBH). Ekipamendu pertsonalerako laguntzak eskuratu ahal izateko, familia unitateko urteko errentak 15.000 eurotik beherakoa izan beharko du.


1.072.000 euroko laguntzetan barne hartuta daude itunpeko ikastetxeetako ikasleak jantokira joateko laguntzak, atzerriko eta gutxiengo kulturaletako ikasleak integratzeko prozesuak izaten dituen zailtasunak neurri batean gainditzeko. Eskolako jantokirako baliabide ekonomikoei dagokienez, ikasturteko eta ikasleko banatuko dituzte ikastetxeen artean, eta hain zuzen ere, 400 euro emanen dituzte ikasle bakoitzeko. Kontzeptu horren zati bat udalek finantzatuko dute, eta hartara, jantokiko gastuak ia oso-osorik ordainduko dituzte (€ 1 eguneko).


Funtzionamenduari dagokionez, laguntzen lehenengo hartzailea ikastetxea bera izanen da, eta hark ezarriko ditu lehentasunak eta zenbatekoaren banaketa zehatza. Egoera soziokulturala dela-eta hezkuntza sisteman sartu, mantendu edo sustatzeko zailtasunak dituzten ikasleentzako laguntzak izanen dira, hain justu.


Neurri horren bidez Hezkuntzaren Lege Organikoak eta 2004ko Foru Agindu batek agintzen dutena beteko du Departamentuak. Hots, egoera sozioekonomiko txarrean dauden ikasleei baliabideak eta laguntza materiala eskainiko dizkie




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa