(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta PSNk 2012ra arteko inbertsioetarako akordio bat izenpetu dute, 4.508 milioi eurokoa astelehena, 2008.eko apirilak 14

Nafarroako Gobernuko lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, eta PSN-PSOEko idazkariorde nagusiak, Elena Torres Mirandak, akordio bat izenpetu dute gaur goizean, "Nafarroa Plana 2012" delakoa garatu eta betetzeko; plan horren arabera, guztira 4.508 milioi euroko inbertsioak aurreikusten dira Nafarroako ekipamendu eta azpiegitura publikoetan.


Agurra

Miguel Sanz eta Elena Torres, akordioa sinatu ondoren. ( irudia handitu )

Plana bi alderdien arteko aurrekontu akordioan sartuta dago, eta Foru Komunitateko historian inbertsioei dagokienez egindako ahalegin handiena da. Haren helburu nagusiak dira, batetik, hurrengo urteetarako aurreikusten den dezelerazio ekonomikoa arintzen laguntzea, eragile ekonomiko eta sozialetan eta oro har herritarrengan konfiantza sortuz, eta bestetik Nafarroari ekoizpen eta gizarte azpiegitura berriak ematea, 2012an etorkizunari arrakastaz aurre egiteko bide emanen dioten lehiakortasuna eta aurrerapena beregana ditzan.


Planean aurreikusitako inbertsioetarako 4.508 milioi € horiei, beste 440,4 milioi gehitu behar zaizkie, toki entitateek, toki azpiegituren planen bidez, zuzenean eginen dituzten inbertsioei dagozkienak.


Lehentasunezko 90 ekintza


Lehentasunezko 90 ekintza daude sartuta planean, arlo askotakoak: osasuna, gizarte zerbitzuak, hezkuntza, etxebizitza, kultura, teknologia, industria, errepideak, nekazaritza, ingurumena, etab. Proiektuen artean, nabarmentzekoak dira abiadura handiko trena, Nafarroako Ubidearen jarraipena eta ureztatuko dituen eremuak, babeseko 15.000 etxebizitza eraikitzea, ezgaitasuna dutenendako zentro berri bat Sarrigurenen, medikuntzako gune teknologiko bat eraikitzea, hezkuntzako funtzio anitzeko zentro bat Lekarozen, ikerketa zentro berri bat Nafarroako Ospitalean, Kontserbatorioa eraikitzea eta kiroldegi bat.


Beste inbertsio batzuen xedeak hauek izanen dira: Martzillako gaztelua eta Rozalejoko Markesaren jauregia zaharberritzea, epaitegi berriak eraikitzea Tuteran eta Lizarran, eta Iruñeko Justizia Jauregia handitzea. Hamar berritan beste horrenbeste industrialde sustatuko dira; Pirinioetarako plan berezi bat egitea; Pirinioetako autobia Nafarroako mugaraino eramatea; tunelak eraikitzea Erro eta Mezkirizko mendateak saihesteko, eta garraioaren hiria handitzea.


Inbertsioetarako 4.508 milioi horietatik, 1.947,7 milioi Nafarroako Gobernuko departamentuek finantzatuko dituzte, 1.348,7 milioi sozietate publikoek eta 1.212,4 milioi € Nafarroaren eta Estatuaren arteko lankidetzak.


Akordioa izenpetu ondoren, Sanz lehendakariak adierazi du akordioa "historikoa" dela Nafarroarentzat, bere garrantzi ekonomikoagatik, eta azpimarratu du haren ezaugarri nagusia dela hautesleen gehiengoa, %72a, biltzen duten eta eragile ekonomiko eta sozialengan konfiantza sortzeko gaitasuna duten bi alderdiren arteko kontsentsuaren emaitza izatea. Planak "kaudimena" duela gaineratu du, bere finantzabideak dituelako, beste arlo batzuetan murrizketarik ekarri gabe.


Elena Torres, berriz, pozik agertu da akordioagatik, eta "etor litezkeen zailtasunen aurrean ezkutu indartsua dela" esan du, gogoratuz bere alderdiak akordioak lortzeko borondatea duela, "plan hau Nafarroarentzat interes orokorrekoa delako, eta beraz alderdikerien gainetik jarri beharra dago".

Dokumentazioa:
Información completa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa