(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Pirinioetan bizi den hartz bakarra lokalizatu dute, oso ahul asteartea, 2008.eko apirilak 15

Mendebaldeko Pirinioetan plantigradoen populazioaren kontserbazioa teknikoki ezinezkoa da, lau arrez osatutako multzo batek okupatzen duen lurraldean eme bat sartzeko ahaleginek porrot egin ondoren


Camille hartzaren irudia

"Camille" hartzaren irudia. ( irudia handitu )

"Camille", Erronkaribarko mendietan, Nafarroako Pirinioetan bizi den hartza, Gardeko basozainek ikusi zuten, eta argazkiak egin zizkioten. Agerikoa zen hartza oso ahul dagoela. Animaliak hogei urtetik gora du, eta beraz espeziearen bizi iraupenaren mugara iristen ari da; bestalde, atzealdeko larruazalaren zati handi bat hazteriak hartua du.


Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuko teknikariek duela urte eta erdi atzeman zuten hartzaren eritasuna, baina egoera larriagotu egin da adinagatik eta animaliaren gero eta ahulezia handiagoagatik, ez baitu gaixotutako larruazala birsortzerik. Egunez ikusi izanak ere erakusten du bere egoera dela-eta espeziek berezko duen kautela alde batera utzita ibiltzen dela janari bila. Joan zen larunbatean ikusi zuten haren jarraipenaz arduratzen diren basozainek, haratustela jaten ari zelarik; basozainak hamar metrora baizik ez zituenean erreparatu zien eta, une horretan alde egin bazuen ere, inguruan gelditu zen, berriz lehengo tokira itzultzeko jatera. "Camille" hartzak behin baino gehiagotan eraso du Pirinioetako inguru horietan bazkatzen den ardi azienda, baina, oro har, muzin egin izan dio jendeari eta bertako bizilagunek nola teknikariek oso gutxitan ikusi dute zuzenean; orain arte bere itxura ezagutzeko modu bakarra hartza ibiltzen zen eremuan jarritako argazki kamera automatikoen bidez lortutako erretratuak izan.


"Camille" horrela ikusi den honetan, programa bat betetzen ari da ibarreko usadiozko jarduerak eta espeziea batera bizitzea ahalbidetzeko neurriekin, Nafarroako Gobernuak eta Ingurumen Ministerioak adostuta. Esparru horren barruan, aurreikusirik dago abian jartzea espezieari buruzko sentsibilizazio kanpaina bat Pirinio guztietan, Nafarroan 23an eta 24an hasiko dena.


Mendebaldeko Pirinioetako hartzen populazioa lau alekoa da, denak arrak, "Camille", "Aspe Oeste", "Neré" eta "Canelito", azken hau Pirinioetako azken hartz emearen umea; azken eme hori "Cannelle" zen, ehiztari batek 2004an hil zuena. Lau hartz arretatik, "Camille" da Pirinioetan modu iraunkorrean bizi den bakarra. Hecho eta Ansoko ibar mugakideetan (Huesca) "Aspe Oeste" izenekoaren presentziaren arrastoak aurkitu dira, eta jakina da habitat zabala duela, Pirinioen bi aldeetan, Ordesatik Aztaparretako erreserba integraleraino, Larrako gainetan (Nafarroa).


Hartz arren multzo honen bizi iraupena, gaur egungo baldintzetan, teknikoki ezinezkotzat jo da, Frantzian eme bat sartzeko ahaleginak huts egin ondoren. Horixe da Nafarroako eta Aragoiko agintarien artean joan zen ostegunean egindako koordinazio bileran ateratako ondorioa, bi erkidegoek ahaleginak egin badituzte ere kalte-ordainak ordaintzeari eta jarraipen teknikoari dagokienez, bai eta neurri bateratuak hartu ere inguru horietan espeziea kontserbatzeko eta lehengoratzeko.

Dokumentazioa:
Noticia completa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa