(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2007ko Errentaren Kanpainarako aldez aurretiko txanda eskatzeko epea bihar abiatuko da asteartea, 2008.eko apirilak 15

Ostiralaz geroztik 200 aitorpen aurkeztu dituzte Internet bidez


2007ko Errentaren eta Ondarearen aitorpena Nafarroako Zerga Ogasuneko bulegoetan aurkezteko aldez aurretiko txanda eskatzeko epea bihar abiatuko da, apirilaren 16an. Eskaerak 901 505 505 telefono zenbakiaren bidez edo Interneteko www.navarra.es helbidean egin daitezke.


Gogoan izanen duzuenez, PFEZaren eta Ondarearen kanpaina aurreratu egin da aurten. Hain zuzen ere, apirilaren 18tik ekainaren 20ra bitarte egin ahal izanen dira aitorpenak.


Joan den ostiralean, berriz, Interneteko kanpaina hasi zen, eta atzo arte, 237 aitorpen aurkeztu zituzten. Lehenengo itzulpenak bihartik aurrera eginen dituzte.


Aurkeztutako aitorpenak gorabehera, Errentaren Kanpainako webgunean 8.122 kontsulta egin dituzte. Bisita gehien izan dituen ataletako bat "Zenbat ateratzen zait" da, aitorpenen emaitza ematen duena (3.126 kontsulta). Beste 5.005 bisita zergadun bakoitzaren datuak biltzen dituen atalak izan ditu, eta 818, itzulpenen daten gaineko kontsultak izan dira.


Interneteko erabiltzaileek bisitatu dituzten beste atal batzuk honako hauek izan dira: aitorpenak egiteko aplikazioa jaistea (1.732), helbideratzeko datuak (1.140), zerga esleipena aldatzea (179) eta PIN zenbakia aldatzea (59).

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa