(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz lehendakariak Uxueko errepideko lanak eta basilika zaharberritzekoak bisitatu ditu asteartea, 2008.eko apirilak 15

Nafarroako Gobernuko lehendakariak, Miguel Sanz Sesma, bisitan izan da gaur goizean NA-5310 errepidean, San Martín Unx-Uxue, bidea zabalagoa izateko eta hobetzeko egiten ari diren lanak ikusteko (3.011.035 euroko kostua dute), bai eta Uxueko basilikan ere, bertako zaharberritzeen berri izateko bertatik bertara. Azken lan horietan 2.314.000 euroko inbertsioa egin da 2002az geroztik.


Uxueko bisita

Bisitaren une bat.

Sanz lehendakariarekin batera, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilari Laura Alba Cuadrado eta Kultura eta Turismo kontseilari Juan Ramón Corpas Mauleón ere izan dira bisitan.


San Martin Unxetik Uxuera doan NA-5310 errepidea 6.438 metro luze da, NA-132 (Lizarra-Zangoza) errepidearekin duen eta dagoeneko egokituta dagoen bidegurutzetik hasita Uxueko herrigunera.


Dagoen ereduko sekzioa batez besteko 5 metroko zabalerakoa da, eta handitzen ari da, 3na metroko bi errei eta metro banako bazterrak izanen dituen galtzada lortzeko. Errepidearen sigi-sagak direla eta, ezin da egungo errepidearen tarterik erabili, eta beraz tarte osoan zehar etengabeko trazadura aldaketak egin behar izan dira, lur erauzketak (ezkerraldean) eta ezpondak (eskuinaldean) sortuz.


Hau da obren bilakaera: San Martingo sakanaren gaineko gangaila paratu da; aglomeratua zabaldu da (erdiko geruza) obraren hasieratik 4+200 k.p.raino, behin behineko seinale horizontalak jarrita, eta lur mugimendua egiten ari da 4+200 k.p.tik 4+600 k.p.ra. Apirilaren amaieran obraren amaierako zatian ere zabalduta egonen da aglomeratua ("Gurutzetik" Uxueko herrigunera arte), eta hondeatze-lanen soberakinak hondakindegi nagusian botatzen dira oraindik (Gurutzearen inguruan). Gaur arteko exekuzioa 2.399.768 eurokoa da, obra osoaren %79,7koa.


Uxueko Andre Mariaren basilika zaharberritzeari dagokionez, egun tenpluaren barreneko esku-hartzearen proiektua prestatzen ari da. Lurzoruaren maila ezberdinak bateratu edo leuntzeko aukera aztertzen ari da, berokuntza, argiztapena eta megafonia instalazioa berritzeko.


Uxueko santutegiak izandako esku-hartze ugari daude dokumentatuta 1934tik hona, baina 2002an esku-hartze orokor bat programatu zen, zenbait fasetan gauzatu beharrekoa. Exekuzio proiektua betetzeaz eta obra zuzendaritzaz Leopoldo Gil Cornet arduratzen da, Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Ataleko arkitektoa, eta finantzabidea Nafarroako Ondare Historikoaren Kontserbaziorako Fundaziotik etorri da.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa