(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hizkuntza eta Kulturarteko Bitartekaritzako Programa jarriko dute abian, Nafarroan, etorkinak gizarteratu daitezen bultzatzeko asteartea, 2008.eko apirilak 15

Komunitate osoan izanen du eragina, eta 2008an 200.000 euroko aurrekontua izanen du


Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko kontseilariak, Mª Jesús Vicente Goicoechea Etorkinak Artatzeko Bulegoko zuzendariarekin batera, Espainian aitzindaria den proiektu bat aurkeztu du gaur goizean. Proiektuaren helburua da, hain zuzen, etorkinak Nafarroan gizarteratu daitezen bultzatzea, komunikazioaren hobekuntzaren bidez. Hizkuntza eta Kultura Bitartekaritzako Programa Ibiltariaz ari gara. Programak Nafarroa osoan izanen du eragina, eta beraz, toki erakunde guztien eta gizartearen arloan lan egiten duten profesional guztien eskura jarriko dute.


Bistakoa denez, azkeneko urteetan etorkin asko etorri dira Nafarroara, euren bizi proiektua gauzatzeko asmoz, eta horrek nabarmen aldarazi du ingurune soziala. Gainera, Nafarroa etnia ugariko gunea da gaur egun, eta aniztasun handia du kulturaren ikuspuntutik. Horregatik guztiagatik, kulturen arteko komunikaziorako guneak sortzea funtsezkoa da aniztasunera gerturatu, ezagutu, ulertu eta onartzeko, elkarrekiko ulermena hobetzeko, eta azken batean, bizikidetza ona izateko.


Xede horrekin, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuak kulturarteko bitartekaritzako Plana jarri du abian. Plana kudeatzeko laguntza kontratatuko dute, eta 2008ko aurrekontua 200.000 eurokoa izanen da. Aurreikuspenen arabera, gainera, kontratua luzatu eginen dute, honako aurrekontu hauekin: 337.922,40 euro, 2009an; 348.060,07 euro, 2010ean; eta 358,501,87 euro, 2011n.


Esku-hartzearen esparruak


Hizkuntza eta kulturarteko bitartekaritzako eredu bat diseinatu dute, eta honako bi helburu hauek ditu, funtsean:


- Kulturarteko bitartekaritzako beharrizan espezifikoei aurre egitea, immigrazioaren arloan, esku-hartze sozial espezializatuaren bidez.


- Kulturen arteko bizikidetza hobetzea, Nafarroako biztanle guztiei begira, eta horretarako, komunikazio eta ulermen bideak sortzea, berdintasunean eta begirunean oinarrituta.


Programaren jarduera esparruari dagokionez, Nafarroako Foru Komunitate osoa hartzen du, eta ondorioz, artapen sistema ibiltaria antolatzea erabaki dute, Nafarroako edozein lekutako eskariari aurre egiteko. Gainera, gutxienez ere antolakuntzarako bi gune fisiko izanen ditu. Bat Iruñea inguruan egonen da, eta bestea, Tutera inguruan.


Esku-hartzearen gizarte esparrua lotuta dago bitartekaritza eskatzearen arrazoiarekin, eta arlo hauetan du eragina: arlo juridiko-administratiboa, arlo judiziala, lana, gizarte zerbitzuak, osasuna, hezkuntza-trebakuntza, familia, etxebizitza, immigrazioa, kultura, aisia eta beste batzuk.


Bitartekariak hainbat esku-hartze mota egin beharko ditu sarritan, elkarrizketa bakar batetik abiatuta, eta beraz, ez da esku-hartze "garbirik" eginen. Aurreikusita dauden jarduerak honako hauek dira: ahozko hizkuntza sostengua, idatzizko hizkuntza sostengua, mezuen interpretazioa, mezuak helaraztea, informazio eta orientazio pertsonalizatua, informazioaren bilaketa, kulturaren arloko oinarriei buruzko aholkularitza, gatazken prebentzioa, negoziazioa eta adiskidetzea, laguntza, eta kasuen jarraipena/koordinazioa.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Audio de la rueda de prensa
Vídeo de la rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa