(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Estatistikako Institutu Nazionalaren arabera, Estatuko Osasun Sisteman biztanleko ospitale gastu handiena egiten duen komunitatea Nafarroa da asteartea, 2008.eko apirilak 15

Biztanleko ospitale gastua 836,4 eurokoa da Foru Komunitatean, eta 3,85 ospitale ohe daude mila biztanleko


Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) Estatuko Osasun Sistemari buruz egin duen txostenaren arabera, ospitaleetan eta osasun materialean gastu handiena egiten duen komunitatea Nafarroa da (biztanleko gastua). Foru Komunitatea laugarrena da, berriz, mila biztanleko ohe kopuruari dagokionez.


Estatistikako Institutu Nazionalaren txostena 2005eko datuekin egin dute, eta apirilaren 8an argitaratu zuten. Txostenaren arabera, Nafarroako biztanleko ospitale gastua 836,4 eurokoa da, eta horixe bera da Estatuko zenbatekorik handiena. Nafarroaren atzetik daude honako hauek: Madril, 729,4 €/biztanle; Asturias, 708,2 €/biztanle; eta Katalunia, 701,3 €/biztanle.


Nafarroako ospitaleetan, bestalde, 3,85 ohe daude mila biztanleko. Beraz, zenbateko horri dagokionez, laugarren komunitatea da Nafarroa, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren maila berean dago. Foru Komunitateak aurretik ditu honako hauek: Aragoi (3,99), Gaztela eta Leon(3,97) eta Kanariak (3,95).


Datu horiek guztiak "Diario Médico" egunkari espezializatuko atzoko alean argitaratu zituzten. Informazioarekin batera Jaume Puig Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatekoa Osasunaren Ekonomiako irakaslearen iritzia eman zuten. Irakaslearen arabera, "zenbait komunitate, Nafarroa kasu, Estatuko osasun sistemaren buruan daude; izan ere, biztanleko inbertsio handiena egiten dutenak eta sistema publikoan ohe gehien dituztenak dira".


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa