Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Partzuergoak mankomunitateen artean banatutako ditu hondakinak tratatu eta garraiatzeko laguntzak
Hondakinak.
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio, Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariari, Nafarroako Hiri Hondakinak Tratatzeko Partzuergoa ezarri eta abian jartzeko diru laguntzak emateko. Aipaturiko diru laguntzak, 4.430.150 eurokoak, Nafarroako aurrekontu orokorretan daude aurreikusita.
Hondakinen Partzuergoak, hartara, hiru partida jasoko ditu, 2008an, Toki Administrazioko Departamentuaren eskutik: 1.130.150 euroko partida, hondakinak garraiatzeko; 1,5 milioi euroko partida, hondakinak tratatzeko; eta 1,8 milioi eurokoa, inbertsioak egiteko. Nafarroako mankomunitate guztiak, Iruñeko Eskualdekoa salbu, Partzuergoan sartuta daude dagoeneko (mankomunitate batzuk Partzuergoan sartzeko izapideak egiten ari dira). Hortaz, Partzuergoak mankomunitateen artean banatutako ditu hondakinak tratatu eta garraiatzeko laguntzak.
Gaur egun, hondakinak Tuterako "El Culebrete" biometanizazio plantara garraiatzen dituzte, edo Gongorako zabortegira, Nafarroako iparraldeko mankomunitate batzuen kasuan. Baztan, Zangoza eta Tafallan aurreikusita dauden transferentzia plantak eraiki bitartean (udan hasiko dira lanak egiten), Partzuergoak berak garraiatzen ditu hondakinak, mankomunitate bakoitzetik dagokion lekuraino, eta horretarako, 1.130.150 euroko partida erabiliko du.