(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Endarlatsako zubiaren ondoan harrapatu dute arrantza-denboraldiko lehen izokina (4,400 kg.) asteazkena, 2008.eko apirilak 16

Gaur goizeko 7:55etan harrapatu dute sasoi honetako lehendabiziko izokina, 4,400 kilokoa, Endarlatsako zubiaren ondoan, "Los Cincuenta" delako putzuan. Arrantzalea José Luis López izan da, 69 urtekoa, Hondarribiko bizilaguna. José Luis Lópezek hirugarren aldia du sasoiko lehendabiziko izokina harrapatzen.


Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak emandako informazioaren arabera, arrantzalea koilara erabili du "Lehenbiziko" izenarekin ezagutzen den lehen izokin hau harrapatzeko. Bidasoako bertako espezieko ale eme bat izan da, 75,5 cm luze. Jakina denez, denboraldian harrapatutako lehen izokina baizik ez da merkaturatzen ahal.


2006. eta 2007. urteetan, sasoiko lehendabiziko izokina kanpaina hasi zen egunean bertan harrapatu zuten. Aurten ez, ordea, espezie hau arrantzatzeko epea martxoaren 30ean hasi baitzen, eta heldu den uztailaren 30ean amaituko.


Aurten, Nafarroako Gobernuak aukera handiagoak eman ditu izokinaren arrantzarako. Alde batetik, kupoa handitzeko baimena eman da (gehienez ere 60 ale harrapatzen ahal dira, eta iaz, berriz, 50 izan ziren), eta bestetik, izokinaren arrantza-sasoia beste urte batzuetan baino luzeagoa izanen da Foru Komunitatean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa