(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz lehendakariak alderdi politikoen batasuna eskatu du ETAri aurre egiteko, Bilbon sozialisten egoitza baten kontrako atentatu terrorista gaitzetsi ondoren osteguna, 2008.eko apirilak 17

Nafarroako Gobernuko lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, Nafarroako Parlamentuan prentsari egindako adierazpenetan, Bilbon, gaur goizean, ETAk sozialisten egoitzaren kontra egindako atentatua gaitzetsi eta dei egin du "demokrazian sinesten dugun alderdiok bat egin dezagun, elkarturik, ETA banda terroristari aurre egiteko"; horrekin batera, atsekabea adierazi die Alderdi Sozialistaren kideei eta ekintza kriminal honetan zauritutako ertzainei.


Sanz lehendakariak esan du "ETA operatibo dagoela eta kontu handiz ibili behar dela eta, aldi berean, borondate irmoa izan behar dugula gizartearen gaitz larri hau desagerrarazteko lanetan jarraitzeko ".


Demokraten batasunerako deiaren harira, Miguel Sanzek kritikatu egin du Ezker Batuak Arrasaten (Gipuzkoa) izandako jokabidea, alderdi horrek iragarri baitu ez duela alkatearen (EAE) kontrako zentsura mozioaren alde eginen; gogoratu herri horretako alkateak uko egin ziola Isaias Carrasco sozialista eta zinegotzia izandakoaren hilketa gaitzesteari. NEBeko zinegotziak sartuta dauden udal koalizioaren botoak nahitaezkoak dira herri horretako alkatea aldatu ahal izateko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa