(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Amelia Salanueva eta Laura Alba kontseilariek Jaurrietako zeharbidea inauguratu dute ostirala, 2008.eko apirilak 18

Lanetarako 2,2 milioi euroko inbertsioa egin behar izan dute, eta Nafarroako Gobernuak 1,8 milioiko ekarpena egin du


Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak eta Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariak Jaurrietako zeharbidea inauguratu dute, gaur goizean (Zaraitzu ibarrean). Hain zuzen ere, hobekuntzak egin dituzte galtzadan eta azpiegituretan, 2,2 milioi euroko inbertsioarekin. Nafarroako Gobernuak 1,8 milioi euroko ekarpena egin du (milioi 1 euro Toki Administrazioko Departamentuak, eta 810.557 euro Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak).


Inaugurazio ekitaldira honako hauek ere bildu dira, besteak beste: Javier Celay Rodrigo Jaurrietako alkatea, udalbatzako gainerako kideak (legealdi honetakoak eta aurreko legealdikoak), eta Pedro Pegenaute Garde Toki Administrazioko Departamentuko zuzendari nagusia.


Jaurrietako zeharbidean hobekuntzak egiteko lanak 2006an abiatu zituzten. NA-140 Izaba-Auritz errepideko 860 metroko tartean egin dituzte aipaturiko hobekuntzak, eta lan nagusiak honako hauek izan dira: espaloiak egokitu, hobetu eta zabaltzea (metro 1eko gutxieneko zabalera); galtzada zolaberritzea (5,50 metroko gutxieneko zabalera); eta trazadura hobetzea eta zuzentzea, bihurguneen erradioa handituz.


Era berean, hornidura eta arazketa sareak, euri uraren sarea eta argiteria (48 argigune) berritu dituzte, eta hainbat azpiegitura hodiratu dituzte (telefono lineak, argia eta gasa).


Gainera, Osate sakana bideratu dute; izan ere zeharbidea nabarmen estuarazten zuen. Zolatze lanei dagokienez, bestalde, betoizko zenbait horma eraiki behar izan dituzte, ezpondei eusteko, eta seinale horizontal eta bertikalak berritu dituzte, zeharbide osoan.


Proiektuari esker Jaurrietako zeharbidea nabarmen hobetu da. Lanak egiteko bi urte behar izan dituzte, inguruko klimatologia dela-eta. Hartara, azarotik apirilera bitarte lanak bertan behera utzi behar izan zituzten, elurra kentzeko makinak igaro ahal izateko. Dagoeneko amaituta dauden lanak Arroyo-Esarte SL enpresari esleitu zizkioten, eta lanen zuzendaritza, berriz, Ingeniería Guallart SL enpresari.


Zeharbidean egindako inbertsioaz gain, Jaurrietako Udaletxean ere egin dituzte hobekuntza lanak, 2005-2008ko azpiegituren planaren baitan. Horretarako, 57.589,75 euroko inbertsioa egin behar izan dute, eta Toki Administrazioko Departamentuak 43.610 euroko ekarpena egin du. Hain zuzen ere, teilatua berritu eta eraikineko aurrealdeak txukundu dituzte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa