(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako liburutegi publikoetan irakurzaletasuna sustatzeko jarduerak eginen dituzte, Liburuaren Eguna dela-eta ostirala, 2008.eko apirilak 18

Apirilaren 23a Liburuaren Eguna izanen da, eta ondorioz, Nafarroako Liburutegi Publikoek jarduera bereziak programatu dituzte. Honako hauek, besteak beste: jendaurreko irakurketa saioak, antzerkia, erakusketak, lehiaketak eta ipuin-kontalariak.


2008. urteko Liburuaren Eguneko Kartela

2008. urteko Liburuaren Eguneko Kartela. ( irudia handitu )

Liburuaren Egunerako Mikel Santos "Belatz" irudigilearen afixa hautatu dute liburutegi publikoek. Afixaren 1.500 ale egin dituzte, eta baita 35.000 orrialde markagailu ere, euskaraz eta gaztelaniaz. Nafarroako Liburutegi Publikoetan eskuratu daitezke, doan.


Liburutegien Sareak irakurzaletasuna sustatzeko bi jarduera programatu ditu: "Cuentos de risa con Luisa y Marisa" (Barre egiteko ipuinak, Luisa eta Marisarekin), Belén Otxotorena eta Inma Gurrearen eskutik; eta "Liburuzaina estu eta larri" (La bibliotecaria en apuros), euskaraz, Gus Marionetas antzerki konpainiaren eskutik. Lehenengoa honako herri hauetako liburutegietan eginen dute: Altsasu (apirilaren 18a), Lizarra (apirilaren 17a), Lodosa (apirilaren 21a), Zangoza (apirilaren 22a), Tafalla (apirilaren 23a), Tutera (apirilaren 24a) eta Zizur Nagusiko (apirilaren 25a) liburutegietan. Bigarrena, berriz, Baztan (apirilaren 16a), Bera (apirilaren 22a), Leitza (apirilaren 17a) eta Atarrabiako (apirilaren 21a) liburutegietan eginen dute. Ikuskizun bakoitzerako eskuko 200 programa argitaratu dituzte (2.200 txartel orotara).


Bestalde, Iturramako Liburutegi Publikoak hamar liburu "askatuko" ditu, apirilaren 23an, auzoko leku adierazgarrietan, irakurleek aurki ditzaten. Ekimenaren izena "Diez libros en busca de lector" (Hamar liburu irakurle bila) da. Hainbat generotako liburuak dira, hainbat gairi buruzkoak, arrakasta handia izan dutenak edo aurtengo literatura urteurrenekin zerikusia dutenak. Gainera, nolabaiteko zerikusia dute utziko dituzten lekuekin. Aurkitzeko argibideak liburutegian bertan emanen dituzte. Honako liburu hauek dira: "La bodega", Noah Gordonena; "Ruta por Navarra en coche"; "H2O: una biográfia del agua", Philip Ballena; "Las benévolas", Jonathan Littelena; "Álbum del bloqueo de Pamplona: recuerdos de una Guerra Civil", Ignacio J. Urricelqui Pachorena; "El Templo de la Ciencia: los científicos y sus creencias", Eugene Chudnovsky, Javier Tejada eta Eduardo Punsetena; "El gatopardo", Giuseppe Tomasi di Lampedusarena; "Pijama marradunaz jantzitako mutikoa", John Boynerena; "La plaza del diamante", Mercé Rododerarena; eta "Matilda", Roald Dahlena. Libururen bat aurkitu eta liburutegira joaten diren irakurleen artean bono bat zozketatuko dute, liburuz trukatzeko.


UNESCOk, Liburuaren Egunaren bidez, irakurzaletasuna, argitaratze industria eta jabetza intelektualaren babesa (egile eskubideen bidez) sustatu nahi ditu, mundu osoan. 1616ko apirilaren 23an Cervantes, Shakespeare eta Garcilaso de la Vega hil ziren. Apirilaren 23an, gainera, garrantzi handiko beste idazle batzuk ere jaio edo hil ziren, hala nola Maurice Druon, K. Laxness, Vladimir Nabokov, Josep Pla edo Manuel Mejía Vallejo. Horregatik, UNESCOren Konferentzia Orokorrak egun horixe bera hautatu zuen liburuei eta euren egileei omenaldia egiteko, eta irakurtzeak eragiten duen plazeraren berri emateko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa