(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Iruñerriko Aglomerazioko eta bide ardatz nagusietako zarata mapak aurkeztu ditu ostirala, 2008.eko apirilak 18

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak, Begoña Sanzberrok, Iruñerriko Aglomerazioko eta Nafarroako Bide Ardatz Nagusietako Zarata Mapak aurkeztu ditu, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusi Andrés Eciolazak eta Ingurumen Kalitatearen zuzendari nagusi Pedro Zuazok lagunduta. Zarata Mapak egitea Zarataren Legeak eta Inguruko Zarataren Ebaluazioari eta Kudeaketari buruzko Europako Zuzentarauak eragindako betebeharra da.


Aipatutako araudien arabera, Espainiako 17 hiri daude beharturik mapa horien lehendabiziko fasea egitera, 250.000 biztanletik gorakoak hain zuzen. 2012rako 100.000 biztanletik gorakoak egonen dira behartuta. Nafarroaren kasuan, azterlanak Iruña eta aldameneko 18 udal ditu xede, hau da, Aglomerazioa osatzen dutenak, 280.199 biztanlerekin. Horrez gain, legeak behartzen du azterlan horretan sartzera urtean sei milioi ibilgailu baino gehiagoren zirkulazioa hartzen duten bide ardatzak. Foru Komunitatean, hauek betetzen dituzte ezaugarri horiek: A-1 Iparraldeko Autobia, A-15 Nafarroako Autobidea, Irurtzundik Tafallara bitarte, A-68 Ebroren Autobia, eta Iruñeko Saihesbideko ingurabideak. Guztira, 119’8 kilometro errepide, 6 mapa estrategiko desberdinetan banatuta.


Egindako Zarata Mapak "Estrategikoak" izenekoak dira, eta aipatutako eremuen "argazki akustikoa" ematen dute, araudia betetzat eman gabe. Proiektu osatuago baten lehenbiziko urratsa dira, erabilera nagusien arabera behin hiriko eremuen zona akustikoak ezarri ondoren, ekintza planak prestatuko baitira, egun araudiak baimentzen dituenak baino goragoko zarata mailak dituzten tokietan inguruko zarata gutxiagotzeko. Egun, hauek dira mugak: 65 dBA egunez, eta 55 dBA gauez etxebizitza eremuetan, eta 60 dBA egunez eta 50 dBA gauez aurrerantzean eginen diren etxebizitzetarako hirigintza garapenetan. Ikastetxe, ospitale eta kultur zentroen kasuan, araudiak are murritzaileagoak diren zarata mailak ezartzen ditu.


Iruñerriko Aglomerazioko Zarata Mapa


Iruñerriko Aglomerazioko inguruko zarata aztertzeko, 4 zarata-foku hartu dira kontuan (ibilgailuen trafikoa, trenbideko trafikoa, aireko trafikoa eta industriak). Ondorio horietarako hiru parametro desberdin ezarri dira: zarata egunez (7:00etatik 19:00etara), zarata arratsaldez (19:00etatik 23:00etara) eta zarata gauez (23:00etatik 7:00etara). Laugarren parametroan (Lden) aurreko hirurak daude sartuta.


Egunez erregistratzen diren batez besteko balioak kontuan harturik, atera daitekeen ondorioa da trafikoa dela inguruko zarataren eragile nagusia Iruñean. Populazioaren %9’2k bere bizitokiaren inguruan sentitzen dituen zarataren batez besteko mailak kalitate akustikoaren muga gisa ezarrita dauden 65 dBAtik gora daude (dBA dezibelioa soinu maila neurtzeko unitatea da). Ordu tarte horretan bertan, trenbideko trafikoa, aireko trafikoa eta industria ez dira balio horretara iristen. Zehazki, egunez, eta ibilgailuen trafikoa dela-eta, 23.736 pertsona daude 65-70 dBA-ko zarata mailen eraginpean; 2.054 70-75 dBA-ko zarata mailen eraginpean eta 30, azkenik, 75etik gora daude.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Datos de la Comarca de Pamplona y de Ejes Viarios
Vídeo de la rueda de prensa
Audio de la rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa