(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Miranda kontseilaria Ogasunaren Iruñeko bulegoan izan da, Errentaren Kanpainako lehenengo egunean ostirala, 2008.eko apirilak 18

Webguneak 40.000 bisitaritik gora izan ditu azkeneko astean, eta apirilaren 16az geroztik, 8.000 hitzordu eman dituzte


Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilaria Nafarroako Zerga Ogasunak Iruñean duen bulegoan izan da gaur (Monjardín kaleko 3.a), 2007ko Errentaren eta Ondarearen Aitorpeneko Kanpainaren lehenengo egunean. Kanpaina ekainaren 20ra arte luzatuko da.


Kontseilariarekin batera José Ignacio Pérez de Albéniz Andueza Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea izan da.


Kanpaina gaur hasi da, ofizialki, baina apirilaren 11z geroztik aitorpenak Internet bidez aurkeztu daitezke, www.navarra.es webgunean. Bide hori 750 zergadunek hautatu dute dagoeneko, eta aitorpena egin eta astebetera kobratuko dituzte itzulpenak.


Gainera, Errentaren Aitorpenari buruzko web orriak 40.000 bisitaritik gora izan ditu egunotan. Kontsulta gehienak "Zenbat ateratzen zait" atalean egin dituzte (8.600 bisita). Beste 7.000 erabiltzailek euren datu fiskalak kontsultatu dituzte, eta 1.500, berriz, helbideratze datuak aldatzeko atalean sartu dira.


Ia 8.000 hitzordu 48 orduan


 Aurretiko txanda hartzeko sistema abian jarri eta lehenengo 48 orduetan (apirilaren 16ko 8:30etik gaurko 8:00etara) 7.880 hitzordu eman dituzte, aitorpena Zerga Ogasuneko bulegoetako batean egiteko. Txanda 901 505 505 telefono zenbakiaren bidez hartu daiteke (lanegunetan, 8:30etik 17:30era), edo www.navarra.es webgunean. Internet bidez, hain zuzen, 1.611 hitzordu eman dituzte dagoeneko.


Ohikoa denez, aurretiko txanda hartzeko telefono zenbakiak dei asko jaso zituen lehenengo orduetan. Zehazki, apirilaren 16ko lehenengo ordu erdian 6.000 dei zenbatu zituzten.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa