(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Adinekoendako jantokietarako dirulaguntzen deialdia onetsi da

astelehena, 2008.eko apirilak 21

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariari adinekoendako jantokietarako dirulaguntzen 2008ko deialdia onartu dezan.


2008. urterako onesten den deialdiaren arabera, onuradunak ondoko hauek izaten ahal dira: 65 urtetik gorakoak, 55 urtetik gorako alarguntasunaren ondoriozko pentsiodunak, 60 urtetik gorako erretiro, baliaezintasun eta beste pentsio batzuen onuradunak, eta arestian aipatu pertsonen senar-emazteak edo antzeko harreman baten bidez elkartuta daudenak. Dirulaguntzak jasotzeko baldintzen artean hauexek aipatzen ahal dira: Nafarroako Foru Komunitatea bizilekutzat edukitzea, nor bere kasa baliatzea, autonomo izatea jantokian aritzeko, eta establezimenduetan elkarbizitza normala kaltetzen ahal duten portaera arazo larriak ez edukitzea.


Banakako bi dirulaguntza mota egonen dira: orokorra, bazkari bakoitzeko euro batekoa izanen dena (525 eta 700 euro bitarteko hileko diru-sarreretarako); eta berezia, bazkariko hiru eurokoa izanen dena (hileko 525 eurotik beheitiko diru-sarrerak dituzten pertsonendako). 2007. urtean 79 onuradun izan ziren adinekoendako jantokien programan, eta 2006. urtean beste horrenbeste.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa