Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Hitzarmen bat onetsi da Estatuarekin sinatzeko eraikuntzako enpresa azpikontratisten erregistrorako
astelehena, 2008.eko apirilak 21Nafarroako Gobernuak lankidetza hitzarmen bat onetsi du Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioarekin sinatzeko Eraikuntzako Enpresa Kreditatuen Erregistroaren funtzionamendurako. Erregistro hau aurreikusita dago 32/2006 Legean, izan ere, bertan eraikuntzako azpikontratazioa arautzen baita eta arau horren arabera aipatu erregistroak autonomia komunitate bakoitzeko laneko agintariak kudeatua izan behar du.
Estatuko lege hori garatzen duen errege dekretuak Lan Ministerioaren eta autonomia komunitateetako gobernuen arteko lankidetza hitzarmena sinatzeko betebeharra ezartzen du. Hitzarmenaren helburua da enpresa kreditatuen erregistroen arteko komunikazioa bermatzea eta erregistro horietan dagoen informazioa eskuragai egotea jende ororentzat. Horretarako, komenigarria da autonomia komunitateek erabil dezatela Lan Ministerioaren aplikazio informatikoa eta horixe da, hain zuzen ere, Nafarroako Gobernuak gaur onetsi lankidetza hitzarmenaren xedea.